Itzala Gunea, Andoaingo ekimen teknosoziala

Itzala Gunea Andoaingo Kale Nagusiaren inguruan sortutako ekimen teknosoziala da. Kale honetan azken urteotan 15 denda eta taberna txiki desagertu dira, eta honek gogor eragin dio bai bertako merkataritza bizitzari, bai herriko bizkar-hezurra izan den kaleko bizitza sozialari. Horri guztiari aurre egiteko, kalearen beraren eta herriaren suspertze soziala bultzatzeko jaio da Itzala Gunea, eta lotura estua du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin.
Egitasmo honek ingurune elektronikoak gainditzen ditu. Itzala tabernaren baitan sortutako ekimenak espazio fisikoen erabilpen askea eta irekia sustatzea du helburu, eta Andoaingo Kale Nagusiko eragileen bilgune izan nahi du. Gainera, kaleak dituen beharren inguruan administrazioaren aurrean modu bateratuan erantzuteko beharrari ere heldu dio. Esan daiteke, nolabait, auzo elkarteen XXI. mendeko eredu dela gune hau. Ekimen pribatua da, baina izaera publikoa du.
Batetik, Itzala Guneak badu bilgune fisiko propioa, izatez taberna bat baita, eta eraikin hori bizilagunen beharren eskura jarri du. Horrela, era guztietako ekimenak antola daitezke bertan; hitzaldiak, erakusketak, bilerak, jardunaldiak, musika saioak eta bestelako ikuskizunak. Dagoeneko, hainbat egitasmo egin dituzte bertan. Besteak beste, Andoaingo gaztetxearen inguruko argazki erakusketa, Xabi Garcia argazkilariaren Indiari buruzko irudiak, Elkar Sareak antolatutako bideo foroa, bideoak ordenagailuarekin sortzen ikasteko tailerra, kontzertuak, software librearen inguruko ikastaroak...
2009. urtean jaiotako egitasmo honek dagoeneko lortu du helburuetako bat erdiestea, "Kale Nagusia giza eta merkatal basamortu bilaka ez dadin" bertako bizilagunen parte-hartzea bultzatzea. Partehartze hori gunearen erabilera fisikoaren bitartez ez ezik, Internet bidez ere sustatzen du. Itzalagunea.com blogaz gain, Twitter eta beste sare sozial batzuk ere erabiltzen ditu komunitatearen harremanak bideratzeko.
Egitasmoak oso harrera ona izan zuen Bartzelonan joan den urrian egin ziren UrbanLabs jardunaldietan, teknologia nahiz espazio fisikoak herritarren beharrei egokitzen jakin duelako. Aurrerantzean, erronka berriei helduko diela ere iragarri du Itzala Guneak. Esaterako, une honetan erabilpenik ez duten auzoko lokalen jabeekin haiek berrerabiltzeko modua adostu du, eta bestalde, WIFI sare irekia abiatu nahi du edonork Interneterako doako konexioa izan dezan.
Internet Explorerrek, Googleren bilatzailea ataza-barran instalatua duenean, webguneak hizkuntza jakin batetik bestera itzultzeko aukera ematen du. Josu Lezameta blogariak Sustatu.com agerkari digitalean jakinarazi duenez, euskaraz dauden webguneei indonesieraren antza hartu omen die itzultzaileak, ordea. Badirudi akatsa zuzendu dutela dagoeneko.

Hitzetik hultzera: Info7 Irratiak eta Argia astekariak egitasmo interesgarria abiatu dute elkarlanean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira. Hitzetik Hultzera izenburupean, ETB3ko Hitzetik Hortzera saio ezagunaren ikus-entzunezko parodia egin dute, txapelketaren inguruko informazioa umorez biltzen duen Internet bidezko telebista saioa osatuz.
Zentik.info blogak kazetaritza jardunaren inguruko informazioa argitaratzen du. Bertan, jardun honetan modu egokian aritzeko informazioa aurki daiteke. Hedabideek maiz betetzen ez dituzten deontologia arauak azaltzen ditu blogak, eta argitaratzen dituzten toxikazioak agerian uzten ere saiatzen da. Gainera, euskararen erabilera okerraren inguruko oharrak ere argitaratzen ditu.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

INFORMAZIO BILA