Itzal Aktiboa Saria 2011

Itzal Aktiboa Saria 2011 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itzal-aktiboa-saria-2011/@@download/image/20116248863itzal_aktiboa_1.jpg
2012/12/13
berria
Itzal Aktiboa Saria 2011
Itzal Aktiboa elkarteak Euskal Herriko 36 urtez azpiko artistentzako Gazte Sorkuntza Saria eskaintzen du. Adierazpen mota guztietara dago irekia.


Itzal Aktiboa elkartea artista talde batek sortu zuen 2004an arte munduko ekimen dinamizatzaileak abian jartzeko asmoz. Jorge Oteizaren poema batetik hartu zuten izena. Donibane Garazin du egoitza eta erakusketak, pintura ikastaroak eta izaera ezberdinetako ekintza artistikoak bultzatzen dituzte. Erakunde eta eskolekin ere elkarlanean aritzen dira artea bultzatzeko.

Gazte Sorkuntza Garaikidearen sari hau Euskal Kultur Erakundearen 'Hogei'ta' programaren baitan txertatzen da. Gazteen kultura dinamikak eta sorkuntza, adierazpen nahiz trukaketa esparruak bultzatu nahi dituzte, eta sariaren bidez artista berriak ezagutarazi.

2000 eurokoa da saria, eta bost lan onenak Donibane Garazin ikusgai egongo dira urrian burutuko den erakusketa kolektiboan.

Izena emateko  epea irekita dago uztailaren 15eraino. Bitarteko guztiak izango dira onartuak: bai arte plastikoko ohiko alorrak (eskultura, margoa, argazkia etab.) eta baita arte kontzeptuala ere (instalazioak, bideoa, etab). Urrian emango dira ezagutzera garailearen eta erakusketarako hautaturikoen izenak. Euskal Herri mailan arte garaikidean izen bat badaukaten pertsonez osaturiko epaimahaiak erabakiko du.