Itxialdia, erleen salbazioa

Naturaren indarrak harrituta gaitu egunotan; gure presentzia ezak arnasa eman dio horren kaltetuta dagoen ingurugiroari, eta ia galdutzat ematen hasiak ginen hainbat espezie pixkanaka berreskuratzen hasi dira, tartean erleak. Hain zuzen, aurrekoan aipatu genuen moduan, "Intsekturik gabeko mundu bat?" artikuluan Animalia hauen presentzia %25 murriztu da azken 30 urteetan, eta ondorioak ez dira xamurrak izango.
Erleak dira gure biziraupenerako ezinbestekoak diren intsektu garrantzitsuenetakoak, eta zoritxarrez, azken urteetan maila larrietaraino jaitsi da beren kopurua. Baina aurten salbuespena gertatu da COVID-19-arekin; Plantlife landare basatien mundu erakundeak aditzera eman duenez, errepideetan eta hirietan inoiz baino lore gehiago jaio dira udaberri honetan, kutsaduraren maila jaitsi eta gizakiaren esku-hartzea murriztu ondoren; gauzak horrela, erleekin batera tximeletak, txoriak, saguzarrak eta bestelako espezie onuragarriak berreskuratu ditugu.
Nola izan liteke hilabete gutxi batzuk nahikoak izatea horren garrantzitsua eta aldi berean suntsitzen erraza den fauna berreskuratzeko? Antza denez, egin behar genuen gauza bakarra loreei bakean hazten uztea zen. Etorkizunean lezioa ikasiko ote dugu?