Itxaropen izpiak Kubatik

Itxaropen izpiak Kubatik https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Habanatik (Kuba) milioika lagunentzako itxaropen izpia zabaldu dute azken hilabetean: CIMAvaxEGF, edo biriketako minbizia zabaltzea kontrola dezakeen txertoa. Jakina da Kubako medikuntza sistema munduko onenetakoa dela, baina aurkikuntza horrek markak hautsi ditzake. Kanada, Britainia Handia eta Malaisiako 800 herritarrekin egindako probek nahikoa emaitza onak eman dituzte, eta horrez gain, gaur egun azterketak egiten ari dira Kubako 20 erietxetan, eta ikerketak bide onetik doaz. Ikasgai polita munduko herrialde boteretsuentzat eta, batez ere, industria farmazeutikoarentzat.