Iturginaren konponbideak

Roy Williams iturgin britainiarrak isuna ordaindu beharko du bezero baten etxeko loreontzian pixa egin eta pixa hori berokuntza zentralaren biltegira botatzeagatik. Etxeko jabeak zur eta lur geratu ziren segurtasun-kamerek grabatutakoa ikusi zutenean, eta iturginaren jokaera salatu zuten. Williamsek argudiatu du komunera sarritan joatera behartzen duen gaixotasuna duela, eta, inguruan komunik ez zegoenez, loreontzia erabili behar izan zuela.