Itsusia, azkarra eta...

Jakina da Quentin Tarantinok B serieko pelikulak maite dituela, spaghetti westernak tarteko. Tarantino Sergio Leoneren jarraitzailea da, eta, nola ez, baita Ennio Morriconerena ere. Zuzendariak Morriconeren hainbat pieza erabili zituen Kill Bill eta Death Proof-en, baina doinu zaharrak dira horiek. Orain, pauso berria eman du eta Morricone fitxatu du bere pelikula berrirako, Inglorious basterds. Musikagile italiarrak eskarmentu handia du, baina erronka hau ez da nolanahikoa...