Itsua lapurretan

Itsua lapurretan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itsua-lapurretan/@@download/image/41p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Itsua lapurretan
Argentinako Cordoba hirian lapurretan ari ziren bi lagun atxilotu eta gero, zur eta lur geratu ziren poliziak lapurretako bat itsu bat zela ikusi zutenean. Dirudienez, polizia euren atzetik zebilela konturatu zirenean, korrika hasi ziren lapurrak, baina poliziek berehala harrapatu zituzten mantso zihoazelako. Zergatik? Eskutik heltzen ziolako lapur batek besteari. Bietako batek pistola bat zeramala argitu du poliziak, hala ere, ez du zehaztu itsua ote zen.