'It's not about the waves', Kepa Aceroren erakusketa ikusgai da Bilbon

'It's not about the waves', Kepa Aceroren erakusketa ikusgai da Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/its-not-about-the-waves-kepa-aceroren-erakusketa-ikusgai-da-bilbon/@@download/image/20126126960its_not_about_the_waves.jpg
2012/12/13
berria
'It's not about the waves', Kepa Aceroren erakusketa ikusgai da Bilbon
Iragan maiatzean zabaldu zuten Bilboko Belaza Galerian, eta uztaila erdira bitarte ikusgai izango da Kepa Acero surflariak bere azken bi proiektuetan bildutako argazki eta eguneroko oharrez osaturiko erakusketa. 'It's not about the waves' du izena, surfa olatuetatik haratago doalako.

Iragan otsailean Kepa Acerorekin izan zen GAZTEZULO, eta bertan 5 Olatu, 5 Kontinente eta Azken muga proiektuaren inguruan solastu ginen berarekin. Hemen irakur dezakezu elkarrizketa osoa. Lehenengoan munduko kontinente bakoitzeko olatu onenen bila abiatu zen gazte algortarrak, eta bigarrenean, aldiz, poloetatik hurbilen dauden olatuak surfeatu zituen.

Bi egitasmoak bat egin ditu oraingoan It's not about the waves erakusketa osatzeko. Bidaietan hartutako argazki eta bideoak, egunerokoetan jasotako oharrak, eta beste mila detaile bildu ditu Acerok. Izan ere, munduko beste hainbat lekutan surfak ez du gure artean duen onarpena, ez du horrenbeste pasio eta miresmenik sortzen. Baina surflari baten bidean laguntzeko prestutasuna, behintzat, ez zaio inori falta mundu osoan zehar.

Erakusketa  iragan maiatzaren 24an zabaldu zuten, eta datorren uztailaren 16ra bitarte izango da ikusgai Bilboko Belaza Galerian. Kirolaz gain, bizimodu honek dituen gorabeherak eta mundu osoan zehar egindako bidaia baten nondik norakoak jaso ahal izango dituzue.