Itoizko eskola

Duela bost urte, 1996ko apirilaren 6an, zortzi gaztek ekintza zuzenaren bidez gelditu zituzten Itoizko urtegiko lanak. Euskaltzaindiari baimenik eskatu gabe, Itoizko solidarioek hitz berri bat gehitu zioten euskal hiztegiari: rotaflex. Borrokatzeko modu berri bat erakutsi ziguten, irudimentsua eta ausarta. Lezio ederra izan zen, gerora eskola sortu duena.
Udaberriko egunsenti hotz hartan Itoizko presa nagusiaren gainean izan ginen kazetariok ez dugu sekula santan ahaztuko solidarioen ekintza ikusgarria. "Betizu" operazioa perfektua izan zen. Horrela deitu zioten, txantxetan, Irati inguruan ibiltzen diren behi basatien omenez. Horixe izango zen solidarioen koartada goardiek ekintza burutu baino lehen harrapatzen bazituzten: sasoi hartan susara zeuden betizuak ikustera joanak zirela esango zuten. Ez zen oso sinesgarria, halako koadrila xelebrea gauez betizuen atzetik, baina tira
Zorionez, ez zuten aitzakiarik behar izan, dena primeran atera baitzen. Itoizko lanak zaintzen ari zen zinpeko goardia bakarra lo-kuluskan harrapatu zutenez, solidarioek di-da batean menperatu zuten: hankak lotu zizkioten eta etxola gainean utzi zuten haren pistola. Solidarioek argi zuten ekintzak baketsua eta garbia behar zuela izan. Eta halaxe izan zen, ni bezalako kazetari kakati batek bezperan fede gutxi izan arren.
Aste Santua zen, larunbata, eta ez zegoen langilerik obretan. Eguna argitzen ari zela, rotaflexen burrunbak urratu zuen Irati inguruko isiltasuna. Zirti-zarta, zortzi solidarioek minutu eskasetan moztu zituzten zirgak. A zer iskanbila, lortu zutela ikustean! Gaueko tentsio guztia lehertu zen orduan, pozaren pozez. Oihuak, saltoak, besarkadak Eromena. Erotuta daude, pentsatu nuen golkorako, ezin nuen sinetsi: goardien esperoan zeuden, baina txupinazoa ospatzen ari zirela zirudien.
Latzena ondorengoa izan zen. Berehala agertu ziren zinpeko goardiak eta goardia zibilak haien ondotik. Etxolan lotutako goardia ere bere kabuz agertu zen bost minutu geroago. Beren onetik atereak zeuden, amorratuta, eta gupida gabe egurtu zituzten solidarioak. Ekintzaileek larrutik ordaindu zuten beren balentria. Lurrean ahoz behera etzanda, mugitu ezinik pairatu zituzten goardien irain, mehatxu eta jipoiak. Galindo, Intxaurrondo eta bainera aipatzen zizkieten behin eta berriro. Solidario bati tinpanoa lehertu zioten, eta beste bat herrenka ailegatu zen Agoizko koartelera.
Goardiei bost axola zitzaien kazetariok tratu txarren lekuko izatea. Argazki eta kamera guztiak izorratzea zuten obsesio bakarra. Inozo haiek ez zekiten ekintzaren irudiak Iruñerako bidean zirela ordurako. Azkeneko bi roiloak, berriz, titizorroan ezkutatuta nituen. Inoiz ez naiz horrenbeste poztu emakume izateaz. Eta behin ere ez zaizkit horren pisutsuak iruditu titiak! Baina azkeneko bi roilo horiek ez nituen nik salbatu, Juanjok, zinpeko goardien buruak baizik. "Nik ez diat urdanga zikin hori ukituko", bota zuen harroputzak, goardia zibil batek nire arropak miatzea proposatu zuenean, eta ez ninduten biluztu. Beti eskertuko dizkiat hitz goxo horiek, Juanjo: argazkiak oso politak gelditu zituan hurrengo eguneko Egunkarian!
Agintarien ezintasuna
Nafarroako Gobernuko agintarien ezintasuna ere agerian gelditu zen hurrengo egunean. Solidarioek barregarri utzi zituzten segurtasun neurri guztiak, eta sekulako kaltea eragin zuten inori minik egin gabe, moztutako zirgak behar-beharrezkoak zirelako urtegiko lanetarako. Presa nagusiko porlana garraiatzeko erabiltzen zituzten, eta haiek gabe ezin zuten lanean jarraitu. Lanak hamar hilabetez egon ziren geldirik, eta 1.000 milioi pezetako galerak izan ziren (40 milioi libera).
Kolpea ezin irentsirik, solidarioen irudia zikintzen saiatu ziren Espainiako eta Nafarroako agintari handiputzak. Ekintza ETA eta KASekin lotzen ahalegindu ziren, alferrik ordea. Begibistakoa zen solidarioek ez zutela indarkeriarik erabili. Irudimen, ausardi eta eskuzabaltasun handiz jokatu zuten, gehien maite zutena askatasuna arriskatu baitzuten Itoizko txikizioa gelditzeko. Hori guztia umorea galdu gabe: zirgak moztu zituztenean Itoizko deseraikuntzak enpresako lan-jantziak zituzten soinean. Detaile txiki bat zen, baina oso esanguratsua; borrokatzeko molde berri bat urratu zuten, baketsua eta umoretsua. Eta hori gauza handia izan zen borroka indarkeriari eta sofrimenduari lotuta bizi izan duen herri honentzat.
Dena ez zen arrosa kolorekoa izan, jakina. Itoizko solidarioek garesti pagatu zuten beren ausardia. Zenbait hilabete eman zituzten espetxean, eta epaiketaren ondotik lau urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri zieten. Segundo Marey bahitu zuten poliziei ezarri zieten zigor bera jarri zieten solidariei zinpeko goardia bat hamar minutuz atxikitzeagatik. Beste lezio bat: Justiziak oso neurri desberdinak ditu boterearen morroientzat eta ekintzaile intsumisoentzat.
Solidarioek ez zuten batere federik Justiziarengan, eta 1999an, epaia jaso baino egun batzuk lehenago, erbesteratu egin ziren. Ez zen ihesa izan, borrokan jarraitzeko irtenbidea baizik. Denok dugu gogoan iaz Europan barna egin zuten bira: solidarioak Vaticanoko basilikatik zintzilik, solidarioak Berlingo bihotzean kateatuta, solidarioak biluzik nazioarteko kongresu ponposo batean Solidarioak betiko.
Ezer ez da berdin
Itoizko urtegiaren mehatxuak bere horretan segitzen du gaur egun. Itoizko Koordinakundeak ez du etsi; duela hamabost urte hasitako bide beretik jarraitzen du lanean, epaileak zirikatzen eta adituei txostenak eskatuz. Eta Espainiako eta Nafarroako agintariak ere betiko estiloan, autistarena egiten.
Itoizko afera ezin da ulertu Mari Jose eta Jose Luis Beaumont abokatuen lana aipatu gabe. Iruñeko abokatu bulego txiki batean orduak eta orduak sartuz, Beaumont anai-arrebek kili-kolo jarri dute Espainiako Gobernuaren egitasmo erraldoia. Beaumontarren lanari esker, Entzutegi Nazionalak Itoizko lanak legez kanpokoak zirela ebatzi zuen 1995ean. Izugarrizko kolpea izan zen, baina Entzutegiak ez zuen lanak gelditzeko ausardiarik izan: 13.000 milioi pezetako fidantza eskatu zion Koordinakundeari lanak gelditzeko. Fidantzarik ezean, epaileek ez zituzten lanak gelditu, baina epaiak legitimitate handia eman zion solidarioek urtebete geroago egin zuten ekintzari.
Lanak legez kanpokoak zirela esatez gain, Entzutegi Nazionalak debekatu egin zuen urtegia 506. metrotik gora betetzea eta inguruko herrietako jendea kanporatzea. Muga hori errespetatuz gero, ordea, urtegia igerileku bat izango da: 10 Hm3 bakarrik bilduko ditu, huskeria bat aurrikusitako 418 Hm3-en aldean.
590 metroko paretatzarra aspalditik dago bukatuta, baina debekuak indarrean segitzen du. Arturo Rebollo ingenieruak, gainera, ohartarazi du hondamendi arrisku handia dagoela urtegia betetzen badute. Hori dela eta, urtegia ez betetzeko eskatu dio Greenpeacek Espainiako Gobernuari, milaka lagunen bizia omen dagoelako arriskuan. Hala eta guztiz, Nafarroako agintariek esan dute udaberrian hasiko dituztela urtegia betetzeko probak. Horiek ere burugogorrak baitira, Itoitzen pilatutako porlana baino gogorrakoak.
Gauzak honela, mamuak bizirik dirau. Oraindik ez dakigu Irati bailara urpean itoko duten ala ez, baina gauza bat ziurra da: Itoitz eta gero ezer ez da berdin izango agintari handiputzen kontra borrokatzen diren herri mugimenduentzat. Itoitz eskola ona izan da, eta ikasle espabilatu asko eman ditu: batzuek giraldilla itxura dute, beste zenbaitek demo izena dute Eta beste bat Iruñeko bide-seinale elebakarrak mozten ikusi zuten duela zenbait aste. Rotaflexez, jakina. Nola bestela?

Gutxi dira, baina kementsuak oso, erraz etsitzen ez duten horietakoak. Gaur egun hamar lagun bizi dira Itoitzen: Mateo Gorraiz eta Katalina Etxamendi senar-emazteak eta horien sei seme-alabak etxe batean seme nagusia, Patxi, Itoizko Koordinakundeko liberatua da, eta Laura Lizarraga eta haren iloba bestean. Gobernuak esan du laster hasiko dela urtegia betetzen, baina beraiek ez dute alde egiteko asmorik. Beldurra dute, hori bai, adituek diotelako hondamendi arriskua dagoela urtegia betez gero, baina ez dira kikiltzen. Urak azpian hartuko omen dituen beste herrietan, Nagoren eta Atozkin esate baterako, amore eman zuten aspaldi. Itoizkoek, ez. Beste kasta batekoak dira horiek.
Sekula ez dute dirurik onartu arbasoen etxea uztearen truke; lurrak kendu zizkieten, baina beraiek ez zuten gobernuaren dirua ukitu, eta ez dute deus entzun nahi etxe berri bat erosteaz. Mateo zaharrak gauza bera esaten du beti: "Ni ez naute aterako ura lepoan izan arte". "Eta orduan ere ez! Ur azpian sartuko dugu burua", erantzuten dio bizkor emazteak.

Ura lepoan izan arte