Italiako banketxeen segurtasuna

Napoliko Banco di Roma banketxean, hilabeteko epean, bi alditan sartu dira lapurrak. Bietan, gainera, sistema bera erabili dute, hiriko estoldetan sartu eta banketxearen azpialdean zulo bat eginda. Bigarren aldian, ordea, diru-kutxa irekitzen ari zirela, zaindari bat agertu eta alde egin behar izan zuten. Nork egin nahi du hirugarren saioa?