Italiak TikTok blokeatu du adin txikiko baten heriotzaren ostean

Italiak TikTok blokeatu du adin txikiko baten heriotzaren ostean Hildako haurrak 10 urte zituen; aplikazioari adina egiaztatzeko gaitasun eza leporatu diote. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/italiak-tiktok-blokeatu-du-adin-txikiko-baten-heriotzaren-ostean/@@download/image/tititiit.jpeg
2021/01/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hildako haurrak 10 urte zituen; aplikazioari adina egiaztatzeko gaitasun eza leporatu diote.
Italiak TikTok blokeatu du adin txikiko baten heriotzaren ostean

Herrialde osoan blokeatu dute TikTok aplikazioa, hamar urteko neska baten heriotzaren ondorioz. Palermoko adin txikiko erabiltzaile honek bere burua hil zuen etxeko komunean soka batekin itota, Blakcout Challenge lehia birala egin nahian. Challenge ala lehia horrek erabiltzaileak arnasari eustea animatzen zituen, gehien irauten zuena sarituz.

Heriotza honek oihartzun handia izan du Italian, eta herrialdeko datu pertsonalak babesteko arduradunak aplikazioa guztiz blokeatzea erabaki du; blokeoak otsailaren 15a arte iraungo du gutxienez. Horrekin batera, ikerketa ireki dute TikToken aurka, challenge horiekin erabiltzaileak "suizidiora bultzatzea" leporatuta.

TikTok nerabeen aplikazio gogokoena eta erabiliena da egun, eta bertan sartzeko gutxieneko adina 13 urte diren arren, neska italiar honen kasuak argi utzi du aplikazioa ez dela gai adina egiaztatzeko. Hain zuzen, beste aplikazioetan ez bezala, TikTokek ez du inolako tresnarik erabiltzen adina egiaztatzeko.