"It" zeluloidean

"It" zeluloidean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/it-zeluloidean/@@download/image/201274683It.jpg
2012/12/13
berria
"It" zeluloidean
Stephen King idazlearen eleberri ezagunak zeluloidera egingo du jauzi, azkenean. 1990ean egindako telefilm funts gabea alde batera utzi eta Pennywise pailazoak beldurrezko generoan merezi duen lekua izango duela pentsa daiteke, beraz. Zalantzak, baina, ekoizlea Warner Bros dela jakitean agertu dira. Istorioa bi filmetan banatuko dute eta Cary Fukunaga izango da zuzendaria. Fukunagak iaz Wasikowska eta Fassbender protagonista zituen Jane Eyre klasikoaren bertsio berria plazaratu zuen.