Isolatutako eremua

Isolatutako eremua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/isolatutako-eremua/@@download/image/2012431458Mundua_Aysen.jpg
2012/12/13
berria
Isolatutako eremua
Aysen eskualdeko herritarrak kalera atera dira Txileko Gobernuaren aurka protesta egitera. Herrialdeko agintariek Patagonian dagoen eremua ahaztu egin dutela salatu dute, bertako bizi-baldintza gogorren aurrean neurririk hartu ez dutelako. Ez dago unibertsitate publikorik ezta ospitale handirik ere, gasolina %40 garestiagoa da, barazkien prezioa hiriburukoenaren bikoitza da, eta herrien arteko konexio arazoak dituzte. Beraz, hainbat errepide hartu eta Gobernuko ordezkariekin biltzeko eskaera egin dute. Santiagon ere haien aldeko manifestazioak antolatu dituzte.