Islandiak kutsadura harrapatu eta airea garbitzen duen zentral elektriko bat ireki du

Islandiak kutsadura harrapatu eta airea garbitzen duen zentral elektriko bat ireki du Islandian CO2a harrapatu eta hau mineral solido batean bilakatzen duen zentral elektrikoa sortu dute. Honela, CO2a solido bihurtuz, berau atmosferara askatzea ekiditen da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/islandiak-kutsadura-harrapatu-eta-airea-garbitzen-duen-zentral-elektriko-bat-ireki-du/@@download/image/Islandia-central-aire.jpg
2019/06/19

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Islandian CO2a harrapatu eta hau mineral solido batean bilakatzen duen zentral elektrikoa sortu dute. Honela, CO2a solido bihurtuz, berau atmosferara askatzea ekiditen da.
Islandiak kutsadura harrapatu eta airea garbitzen duen zentral elektriko bat ireki du

Ekimen berritzaile hau Hellisheidi-ko CarbFix2 deitutako planta geotermikoan jarri da martxan. Teknologia honek aireko kutsadura sortzen duten agenteak murrizten lagundu liezaguke.

Proiektu honen parte da Climeworks enpresa. Enpresa honek aspaldi aldarrikatu zuen kutsatzen duen karbonoa ezabatzearen beharra jasangarritasuna eskuratzeko. Teknologia berri honekin lortu dutela helburua dirudi, zentral honek atmosferara kutsadurarik jaurti gabe funtzionatzen baitu eta gobernu eta enpresa askoren arreta bereganatu du. Climeworks-ek dionez alternatiba segurua da eta ekonomikoki bideragarria.

Nolakoa da zentral honen prozesua?
Lehenik modulu teknologikoek karbono dioxidoa eta hidrogeno sulfuroa harrapatzen dute airetik. Ondoren, hauek uretan disolbatzen dira eta 700 metrotako sakoneran kokatzen dira. Sakonera horretan lekuko arroka basaltikoen bidez ur likido hori mineral solido bilakatze da eta gas hauek, modu solidoan biltegiratzen dira.

Zentralak burutzen duen prozesua fenomeno natural batean oinarritua dago eta Climeworks-ek sortutako filtroari esker prozesu hori arindu egiten da. Horrela, mendeak beharko lituzkeen lurraren mineralizazio naturala bi urte baino gutxiagoan lortzen da. Zentral honetan urtean 900 tona CO2 transformatu daitezke. Oraingoz Islandiako zentral hau da munduko lehena, baina proiektuan parte hartu duten enpresek diotenez helburua horrelako zentralak planeta osotik zabaltzea da.