Isao Takahata zendu da, Ghibli estudietako sortzaileetako bat

Isao Takahata zendu da, Ghibli estudietako sortzaileetako bat 82 urte zituen; berari zor dizkiogu, besteak beste, 'Heidi', 'Marco' eta 'The Tale of Princess Kaguya' animazio maisulanak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/isao-takahata-zendu-da-ghibli-estudietako-sortzaileetako-bat/@@download/image/it.jpg
2018/04/06
albiste-laburra
82 urte zituen; berari zor dizkiogu, besteak beste, 'Heidi', 'Marco' eta 'The Tale of Princess Kaguya' animazio maisulanak.

Ez zen Hayao Miyazaki bezain ezaguna, baina biek elkarrekin sortu zuten Ghibli animazio estudioa. Isao Takahata maisu bat izan zen animazio zinema japoniarra zuzentzen, eta 82 urterekin zendu da. 

 

Ziur bere lanak ezagun zaizkizula; hegoaldeko herrialdeetako telebistetan barra-barra eman izan dituzte bere marrazki bizidunak, batez ere, Heidi eta Marko. Bereak dira ere horren laudatuak izan diren The Tale of Princess Kaguya edota The Red Turtle animazio filmak. Takahata ez zen marrazkilaria, zuzendaria baizik; horregarik osatu zuten horren lan talde bikaina berak eta Miyazakik. Orain, Ghibli estudioak umezurtz gelditu dira.