Irutxuloko Hitzaren inaugurazio festara zoaz?

Irutxuloko Hitzaren inaugurazio festara zoaz? Ostiral honetan ez galdu Ametzagañako bulego berria ezagutzeko eta festaz gozatzeko aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irutxuloko-hitzaren-inaugurazio-festara-zoaz/@@download/image/irutxuloko-hitza-inaugurazio-ekitaldia.jpg
2018/06/19
berria
Ostiral honetan ez galdu Ametzagañako bulego berria ezagutzeko eta festaz gozatzeko aukera!
Irutxuloko Hitzaren inaugurazio festara zoaz?

IRUTXULOKO HITZAren lantaldeak gure Katalina Eleizegi 36ko bulegoa utzi berri du, eta Egia auzora eraman dute beren kanpalekua. Hala, hemendik aurrera Ametzagaña kaleko 19. zenbakiaren atarian izango dute erredakzioa, Joxemi Zumalabe Fundazioa eta Egia Bizirik auzo elkartea bizilagun dituztela.

 

Pena handiz esan diogu agur urte askotan bizilagun izan dugun lan talde zoragarriari, baina ezingo genuke beren inaugurazio festa inola ere ez galdu: ostiral honetan izango da, ekainaren 22an. Bulegoa ezagutzeko aukera ederra izango duzue! Bertan lunch goxoa egingo dute 18:30ak inguruan, eta ondoren, Le Bukowskira joango dira. Izarne Zelaia bertsolariarekin hasiko da inaugurazio ekitaldia. Ondoren, Harkaitz Canok eta Ion Olanok Martiriaren postalak poesia irakurriko dute. Nerea Arriola aktoreak hartuko du erreleboa, eta umorezko bakarrizketa egingo du. Zuzeneko musikarekin bukatuko da festa, Physis versus Pelaxen kontzertuarekin. Asteburuari ongi etorria egiteko plan borobila!!