Irutxuloko Hitzaren aldeko bakarrizketa saioa martxoan

Donostiako tokian tokiko euskarazko hedabide bakarra den Irutxuloko Hitza kinka larrian dago, eta proiektua babestu asmoz abian jarri duten sustapen kanpainaren baitan, umorezko bakarrizketa saioa egingo dute martxoaren 13an, osteguna, Le Bukowskin.
Herritarren eta gizarte eragileen laguntza ezinbesteko du Irutxuloko Hitzak aurrera jarraitu nahi badu. Urte eta erdiko epean hiru langile gutxiago dituzte lantaldean, eta uneotan bertan diharduten bost kazetari eta kudeatzaileak 200 euro gutxiago kobratzen dituzte proiektuaren mesedetan.
Horregatik, sustapen eta harpidetza kanpaina jarri dute abian. Harpidedun egiteak 77 euro balio ditu, eta sustatzaile izateak 30 euro. Lehenek irutxulo.hitza.info atariko lana babesten dute, eta bigarrenek ostiralero etxean jasotzen dute Irutxuloko Hitza. Sustatzaile izan edo/eta harpidetza egin nahi izanez gero, deitu 943 46 72 36 telefonora, idatzi donostia@hitza.info helbidera edota jarraitu bideoaren azpian dituzuen loturak.
Bakarrizketak
Kanpainaren baitan, halaber, umorezko bakarrizketa saioa antolatu dute martxoaren 13rako, osteguna. Iluntzeko 20:00etatik aurrera, Antiguako ‘Txiki’ eta Jon Plazaola bakarrizketalariak igoko dira Egia auzoko Le Bukowski aretoko eszenatokira. Sarrerak bost euro balioko ditu, eta noski, eskuratutakoa Irutxuloko Hitza proiektura bideratuko dute.