Irungo XV. Zinema eta Bideo Gaztea Lehiaketa abian da

Udalak antolatzen du eta 18 eta 35 urte bitartekoei zuzenduta dago.
Bideo eta zinema formatuetan egindako lanek -film laburrek- osatuko dute sail ofiziala.
Guztira, 238 lan jaso ditu antolakuntzak, eta aukeratutako lanen zerrenda irun.org webgunean dago ikusgai. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an proiektatuko dituzte Irungo Amaia antzokian, Martindozenea gaztelekuan eta Mondragon Unibertsitateko Bidasoako campusean. Azken egunean, hilaren 29an, sari banaketa ekitaldia eta amaiera gala -argazkian, 2008koa- egingo dute Amaia antzokian.
Sariei dagokienez, zinema formatuan eginiko film labur onenak, Kutxak babestutako 2.000 euroko dirusaria jasoko du. Bideoan egindako film onenaren egileak 1.200 euro etxeratuko ditu. Bi sari nagusiok epaimahaiak emango ditu.
Lehiaketaren oinarrietan beste zenbait sari jasota daude:
- Labur Gehiago kategoriakoa: 18 eta 35 urte bitarteko gazte epaimahaiak
aukeratuko du, sail ofizialean sartu ez, baina ikusleentzat interesgarriak jotako lanen artean.
-Bidasoa Eskualdeko film labur onenarena, antolakuntzak erabakiko du (250 euro).
- Euskal Zuzendari Onenaren saria ere epaimahaiaren esku geratuko da. Euskaltelek babestutako saria da (500 euro)
-Ikusleen saria: Emanaldietara joandakoen botoak zenbatuta emango dute aditzera zer lanek merezi duen (350 euro).
GAZTEZULO lehiaketaren laguntzaileetako bat da.