Irungo Ficoba erakustazokak abian du Arteando Azokaren 2. edizioa

Irungo Ficoba erakustazokak abian du Arteando Azokaren 2. edizioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irungo-ficoba-erakustazokak-abian-du-arteando-azokaren-2-edizioa/@@download/image/2012625980arteando.jpg
2012/12/13
berria
Pasa den urtean antolatu zuten lehen aldiz Irungo Ficoban Arteando, Arte Garaikidearen Azoka, eta dagoeneko abian da bigarren edizioa. Aurten uztailaren 19tik 23ra bitarte izango da. 

Aurreko urteko arrakastaren ondorioz, aurtengo erronka nagusietako bat, erakusketari kopurua handitzea izan da, horretarako nazioarteko galeriak bertaratuta. Hogei galeria inguru elkartu zituzten lehengo urtean, eta aurten kopuru hori handituko da.
Egitasmoaren inaugurazioa uztailaren 19an arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta uztailaren 23a bitarte ikusi ahal izango da eta berrikuntzen artean, Nestor Basterretxea artista euskaldunari omenaldia egingo diote.

Ordutegia:


Uztailaren 19an:
19:30etatik 22:30etara inaugurazio ekitaldia
Uztailaren 20an:
14:00etatik 21:00etara
Uztailaren 21, 22 eta 23an:
12:00etatik 21:00etara