Iruñeko harresietako jaialdia

Iruñeko harresietako jaialdia Abuztuaren 3tik 23ra bitarte, zirkua, musika eta dantza ardatz dituzten 30etik gora ikuskizun emango dituzte Nafarroako hiriburuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneko-harresietako-jaialdia/@@download/image/Harresietako_jaialdia_2.jpeg
2017/08/01
albiste-laburra
Abuztuaren 3tik 23ra bitarte, zirkua, musika eta dantza ardatz dituzten 30etik gora ikuskizun emango dituzte Nafarroako hiriburuan

Harresietako jaialdiaren programazioaren mamia kaleko ikuskizunek osatuko dute. Zitadelan, orotara, hamar zirku konpainia ezberdin ariko dira: Circ Bover, Doos Colectivo, Claire Ducreux, Nueveuno, Etiopia Fekat Circus, 100 racines... Arte eszenikoei dagokien egitarau honen baitan ariko da, baita ere, Kukai taldea Topa ikuskizuna taularatuz.

Musika eskaintzari dagokionez, kontzertuak doakoak izango dira eta, besteak beste, Kalakhan folk taldea, Elkano Browing Crean jazz-groove banda, Iseo & Dodosound, Oskarbi edota Javier Ruibal ariko dira zuzenean.

Harresia Dantzan zikloaren baitan, bestalde, hiru konpainiak erakutsiko dute euren arte aereo eta bertikala Guadalupe gotorlekuan: 9.81, Il Posto de Venecia eta Efecto Vertical.

Era berean, larunbat gauetan (abuztuak 5, 12 eta 19) harresiko tarte luzeak argiztatuko dituzte milaka kandelaz, giro berezi eta magikoa sortuz. Gainera, bigarren urtez, ‘Danzad, danzad, malditos’ zikloa antolatuko dute: dantza garaikideko sei emanaldi.

INFO+ eta egitarau osoa hemen.