Iruñeako peñek aurtengo Sanferminetako pankartak aurkeztuko dituzte larunbatean

Peñen Egunak egingo dituzte uztailaren 1ean eta 2an, eta Peñen Federazioa osatzen duten elkarteek aukera probestuko dute nork bere kartela aurkezteko. Bide batez, aurtengo Sanfeminetako hitzordu garrantzitsuenen berri ere eman dute.
Ekaina amaitu eta uztaila hastearekin batera, sanfermin usaina hartzen du giroak. Hurbiltzen ari da festa handia. Eta, zer lirateke sanferminak peñarik gabe?
Txupinazorako oraindik astebete falta den arren, datorren hau peñen asteburua izanen da Iruñean; peñak izango dira protagonista. Ostiralean, San Fermin peñan, memoriari egingo diote tartea Nagore Lafageren erailketari buruzko dokumentala ikusi eta mahaingurua antolatuta.
Larunbatean berriz ere bilduko dira den-denak peñen egunaz gozatzeko. Artisau azoka, hamaiketakoa, txaranga, bazkaria, musika, kalejira, dantzaldia denetik egingo dute behar bezala ospatzeko. Eta noski, uztailaren 2an bertan aurkeztuko dituzte aurtengo Sanferminetarako prestatu dituzten pankarta bihurriak.
Dagoeneko, baina, gogoa jaietan dute, eta aurtengo hitzordu garrantzitsuenak zein izan diren iragarri dute. Besteak beste, aurreratu dute aurten, lehenbiziko aldiz, uztailaren 8tik 13ra, txarangetako bi ez direla zezen plaza barruan geratuko eta horren ordez 18:15ean bertatik abiatuko dira kalejiran San Francisco plazaraino bertan askari herrikoia egiteko.