Iruñeako harresiko hormak dantzan jarriko dira abuztuan

Iruñeako harresiko hormak dantzan jarriko dira abuztuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneako-harresiko-hormak-dantzan-jarriko-dira-abuztuan/@@download/image/20127279673la_muralla_en_danza.jpg
2012/12/13
berria
Iruñeako harresiko hormak dantzan jarriko dira abuztuan
Hiru ostiraletan —abuztuaren 10ean, 17an eta 24an — 'La Muralla en Danza' jaialdia egingo dute Iruñeako harresiko hormetan. Dantza bertikala izango da ikusgai, hau da, buruz behera, airean, eta oro har, plano bertikalean egindako dantza. Hainbat konpainiak prestatutako ekitaldiekin batera, DJez eta jateko eta edatekoez gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek.

Iruñeako harresiko horma izango da eszenatokia. Soka batzuen bidez eraikinaren goiko aldetik zintzilikatu, eta airean, plano bertikalean, egingo dituzte beren akrobaziak hiru konpainietako dantzariek. Sokaren distantziaren arabera, mugimendu eta irudi gehiago egiteko aukera dute; zenbat eta luzeagoa, orduan eta mugikortasun gehiago.

Guateque, Tu giro y Falso giro 2, eta Ingravidos ikuskizunak antzeztuko dituzte, hurrenez hurren, abuztuaren 10ean, 17an eta 24an. Musika, argiak, proiekzioak… tartekatuko dira dantzarekin batera. 20:30etatik aurrera eta 00:30ak arte, gainera, DJak izango dira entzungai terrazan, eta sarrera erosita, bi edari eta bi pintxo eskainiko zaizkie bertaratuei.

Sarrerek 15 euro balio dute, eta hiru eguneko bonoa erosiz gero, 35 euro. Iruñeako Informazio gunean daude salgai, eta Internet bidez www.ticketea.com/lamurallaendanza webgunetik lor daitezke. Dagoeneko salgai daude.

Egitaraua


Abuztuak 10
Delreves konpainiak Guateque ikuskizuna eskaniko du, eta horren ostean, Dj Funk Fatale ariko da udako terrazan musika pintxatzen.

Abuztuak 17
Sacude konpainiaren Tu giro y Falso giro 2 ikuskizuna, eta segidan, Dj Nanak jarritako musika onena terrazan.

Abuzutak 24
Circo Delicia konpainiak Ingravidos ikuskizuna eskainiko du. Ondoren, Dj Göoren eskutik, musika entzungai terrazan.