IRUN LION ZION ***

Bueltan dira lehoi asmatikoa eta bere kumeak. Irun da konexioa, eta bidegurutzean, Euskal Herriko eta nazioarteko sortzaileak elkartu dira Dub musikaren eremu askean: Lisabo, Inoren Ero Ni, Esne Beltza, Amparo Sanchez, Sorkun, Dz, Jon Trombon, Bad Sound System, Xabi Pery, Mikel Abrego, Kaki eta abar. Bakoitza bere egitasmoaz, bakoitza bere izaera eskainiz diskoari. Euskal Herriko sortzaileak mundura begira daude, munduko sortzaileekin elkarlanean, etengabeko garapenean. Talkak indartuko gaitu.