Irujo eta Xala, Buruz Buruko Txapelketaren bila

Irujo eta Xala, Buruz Buruko Txapelketaren bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irujo-eta-xala-buruz-buruko-txapelketaren-bila/@@download/image/20106186178AukeraketaFinalamano_10.jpg
2012/12/13
berria
Irujo eta Xala, Buruz Buruko Txapelketaren bila
Ives Salaberri Xalak eta Juan Martinez Irujok Buruz Buruko Txapelketaren finala jokatuko dute igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Xalak Eskuz Binakako Txapelketa irabazi zuen apirilean, Zubieta bikotekidea zuela.

Buruz Burukoa da Lekuineko aurrelariari falta zaion txapelketa handi bakarra. Izan ere, Eskuz Binakakoaz gain, Lau T'erdikoa ere irabazia du. Juan Martinez de Irujori dagokionez, Buruz Buruko laugarren txapela janzten ahaleginduko da. Iberokoak irabazi zuen, hain zuzen ere, iazko txapelketa finalean Aimar Olaizolari irabazita.
2004an bi pilotariok, Xalak eta Irujok elkarren kontra jokatu zuten txapelketa honen finala, Donostian, eta Irujo gailendu zen 22-12.
Facebooken zure iritzia jaso nahi dugu. Zeinek irabaziko du, zure iritziz?