Irrati X, Frankfurten

Irrati X, Frankfurten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irrati-x-frankfurten/@@download/image/61p29-2.jpg
2012/12/13
berria
Eta Wyoming-etik, goazen Alemaniako Frankfurt hirira. Izan ere, seguru asko Jeannete Espondak zuzendutako “Basque program” delakoaren berri ez duen arren, Jeanneteren adibidea jarraitzen ari baita, gaur egun, Francfort-eko unibertsitateko ikasle talde bat.
Aipatu ikasleek Euskal Herriari buruzko irratsaio bat egiten dute hilabetero, bertako Radio X irratian. Irratsaioa duela bi urte hasi zen, gabonen inguruko programa berezi bat tarteko, euskal literatura ikasten ari diren ikasle batzuk eta zenbait euskaldun elkartu zirenean. Euskal kultura da programaren ardatza, eta esatariak euskaraz eta alemanez aritzen dira. Esatari horietako batzuen izenak? Martin Petrus, Natalia Gladchenko, Katharina Niefert…