Iron eta Maider: Tradizioa & punteo amaigabeak

Iron eta Maider maskaradaren anaia-arreba heavyak dira. Tradizioak eta ordu erdiko punteo amaigabeek bat egiten duten distortsio gunea. Beraiekin solastu gara.
Noiz eta nola sortu zen Iron eta Maider?
Duela 70 urte inguru, Maulen, gure aitona amonak AEBtatik itzuli zirenean. Kaliforniara joan ziren artzain eta hainbat herri melodia eraman zituzten berekin. Ondare hori jaso dugu eta heavy metala izan da adierazteko modu naturalena.
Taldearen izenak Iron Maideni goratzarre egiten dio, baina nola otu zitzaizuen?
Lehengaia ohostu ziguten, Ides of March Ahaide of Martxaren kopia da. Kasualitatea? Ez! Entzun bestela 22 Acacia Avenue abestia eta ikusiko duzue nolako antza duen 22 Hesola Akaziarekin. Edo Phantom of Eperra Jendeak kopia entzun dezala, guk berezko izpirituarekin jarraituko dugu.
Zuen janzkera maskaradari oso lotua ageri da.
Heavy metalak eta Xiberoako tradizioak elkar topo egin behar zuten, idatzita zegoen. Hori gabe, Iron eta Maider ez litzateke posible. Hemendik 1000 urtera, agian, Iron eta Maider pastoraletan agertuko dira. Nork jakin!
Zuen zuzenekoak nolakoak dira?
Iron Maiden garage txiki batean entzutearen parekoak: Eddie The Head panpinaren ordez Maddi Buru Gainera, Iron Maiden ikustearren 50 euro ordaintzeak ez du merezi etxetik gertu gu ikusi bagaitzakezu. Hala ere, gustuko dugu gure kantuak nola jotzen dituzten ikustea
Zenbat zuzeneko eskaini dituzue? Baduzue baten bat bereziki gogoan?
50 inguru. Eta gogoan bada azken EHZ jaialdikoa, aurreko urtean ez bezala, oholtza handian aritu baikinen. Eta bestela, bada hasierako kontzertuak: igandero, eguerdi partean, Xiberoako frontoi galdu batean aritzeko erabakia hartu genuen, eta baita bete ere!
Aurrera begira, zein asmo duzue?
Udan AEBtara joango gara agian, Los Angelesera. Hegoaldean ere jotzeko gogoz gaude, ea inork deitzen gaituen Bestela, epe luzera begira, rock izarren panteoian sartu nahiko genuke eta Iron Maidenekoak zuzeneko batean akabatzea ere pentsatu dugu, ikusleei benetako izarrak geu garela jakinarazi eta gure buruaz beste egin aurretik Horrez gain, Mauleko herriko etxeari musika-turismoa oinarri duen proposamena egitekotan gara: patea saldu eta etekinak Xiberoako lehen entsegu lokala eraikitzeko baliatzea. Instrumentu tradizionalekin diskoa grabatzea ere pentsatu dugu, baina, oraingoz, proiektu bat besterik ez da.