Irlanda larruaren ekoizpena behin betiko amaitzetik hurbilago

Irlanda larruaren ekoizpena behin betiko amaitzetik hurbilago Herrialdeko presidenteak behin betiko txostena sinatu du Irlandako azken larru tokiak ixteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irlandan-larruaren-ekoizpena-behin-betiko-amaitzetik-hurbilago/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-04-13 a las 7.59.28.png
2022/04/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Herrialdeko presidenteak behin betiko txostena sinatu du Irlandako azken larru tokiak ixteko.
Irlanda larruaren ekoizpena behin betiko amaitzetik hurbilago

Irlandak honela, larrugintzaren industriarekin amaituko du Michael D. Higgings presidenteak larru ekoizpena debekatzen duen txostena sinatu ostean.

Hemendik aurrera legez debekatua egongo da praktika hau. 2021ean onartu zen Senatuan Animalien Ongizate eta Osasunaren Lege proiektua eta berriki presidenteak lege bihurtu du.

Honekin batera herrialdeko azken bisoi abeltegiak itxiko dira. Honela, Irlandak ere, Europako beste herrialde batzuen moduan, larru ekoizpena debekatu du. 

Pasa den urtean, Italiak, herrialdeko larru industria guztien itxiera suposatuko duen legea onartu zuen. 2021eko ekainean, Estonia, herrialde baltikoetako lehena bilakatu zen larru ekoizpena debekatzen. 2020ko azaroan, Hungariak azeri, hudo, koipu eta ipurtatsen haztegiak debekatu zituen, hauen larruarekin negoziorik ezin ez zedin. 

Irlandako debekuak herrialdeko hiritarren gehiengoaren iritziarekin bat egiten du. Izan ere, irlandarren %80 larru industriaren aurka dago.