Iraultzaren tsunamia ahalbidetu duen app-a

Iraultzaren tsunamia ahalbidetu duen app-a Kataluniarren protestak antolatu eta bideratzeko app berezi bat sortu du Tsunami Democràtic taldeak; hauek dira arrakastaren gakoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iraultzaren-tsunamia-ahalbidetu-duen-app-a/@@download/image/imagen-sin-titulo.jpg
2019/10/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Kataluniarren protestak antolatu eta bideratzeko app berezi bat sortu du Tsunami Democràtic taldeak; hauek dira arrakastaren gakoak.
Iraultzaren tsunamia ahalbidetu duen app-a

Urriak 14ean politikari kataluniarren aurkako sententzia ezagutu eta berehala, milaka lagunek aireporturako bidea egin zuten, ondo antolaturik, protestari hasiera emateko. Mobilizazioen atzean Tsunami Democràtic talde anonimoa dago, eta poliziaren betotik harago jendea antolatzeko gai izan da. Arrakastaren gakoa? App bat.

Talde anonimoak sare sozialen bitartez zabaldu zituen app hau jaisteko aholkuak, eta segundo gutxira sareak saturazio arazoak izan zituen. Baina, nolatan lortu dute poliziaren kontroletik ihes egitea? Hona app honen gakoak:

(1/2) Avui hem estat un tsunami. Farem de cada mobilització een una victòria. Hem començat un cicle de desobediència civil noviolenta.

Donem l'acció per finalitzada amb èxit i els objectius assolits. I demà ho tornarem a fer anunciant un nou repte.

— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019

App honek Android mugikorrekin funtzionatzen du, eta ez da Googleren Play Storetik pasa behar jaisteko; hala, ezin dute debekatu. Erabiltzaileek artxibo bat deskargatu behar dute mugikorran (APK bat) eta irekitzean, QR kode bat eskaneatu behar da aurrera jarraitzeko.

Hau da app ezkutuan mantentzea ahalbidetu duen gakoetako bat; hain zuzen, QR kode horiei esker mugikorraren bestaldean nor dagoen jakin daiteke, eta aurrera egiteko baimena eman ala ez. Ematen duten QR kode bakoitza ezberdina da, eta bidaltzen duen pertsona bakoitzaren GPG-aren gako publikoari dagokio. Behin konexioa eginda, pertsona hori beste batzuen konexioa ahalbidetuko duen zubi bihurtzen da. Bi azaleko sare baten modukoa da; lehen azalean konfidantzazko hainbat lagun daude kode horiek bidaltzen, eta bigarren azalean berriz, konektatzen den gainontzeko jendea. 

HONG KONG-eko erreboltaren pausoiei jarraika

Tsunami Democràtic plataforma anonimoak garatu duen sistema hau Hong Kong-eko ikasleen erreboltetan erabilitako teknologietan oinarrituta dago, Hain zuzen, bertan ere P2P konexioak erabili dituzte. Kodeetan oinarritutako sistemari esker, erabiltzaileak ezagutzeko aukera dago; horrela, norbait infiltratu den susmoa badute, oinarri bezala funtzionatzen duten pertsona horren sarbidea blokeatu dezakete, harekin konektatu diren guztiekin batera. Gainera, sistema honek app-aren garapeneko arrasto digitalak ezkutatzeko aukera eskaintzen du, eta baita QR kodeak bidaltzen dutenena ere. App-a GitHub-en igo dute, eta baita app-a deskargatzeko webgunea ere; bertatik, kodea ikusi daiteke. 

ERRESISTENTZIA TEKNOLOGIKOA

Oraingoz, Tsunami Democràtic-en sare sozialak ez dituzte itxi; arrazoia? Bertan aktibo direnen kontuak erregistratu nahi ditu poliziak, guztien artean protesten antolatzaileak identifikatu ahal izateko. Dena den, Twitter edota Instagram kontu horiek edozein unetan ezabatu ditzakete; aldiz, app honen aurka ezer gutxi egin dezakete, ez baita puntu zehatz batean aurkitzen, erabiltzaile guztiengan baizik. Deszentralizazioaren garaipena. 

 

⤵⤵⤵⤵ pic.twitter.com/6eYd8PQxb5

— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 15, 2019

 

Hemen zaudenez... zure interesekoa izan daiteke?

TEKNOLOGIAREN ERABILERA SORTZAILEA HONG KONG-EKO PROTESTEN ANTOLAKUNTZAN