Irati Jimenez: Nora ez dakien bilaketan

Nora ez dakizun hori nobela oparitu diote aurten lagun bati, eta irakurri egin du. Noizbehinka gurutzatzen diren bi kasualitate, beraz. Ia miresmenez hitz egin dit liburuaz. Asko gustatu zaiola. Irakurtzeko, aukera dudanean. Ez zuela egilea ezagutzen. Aurkikuntza ederra izan dela. Ea idazle horren beste zerbait ezagutzen dudan. Ea nor den
Bada, Irati Jimenez Uriarte 1977an jaio zen, Mundakan. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen, eta kazetaritzan egin du bidea orain arte. Liburugintzan, Malcom X: duintasunaren kolorea biografia argitaratu zuen 2002an. Geroago, nobela laburren Agustin Zubikarai beka eskuratu zuen, eta hari esker plazaratu zuen Bat, bi, Manchester (2006). Aurten, berriz, Igartza Sarian akzesita jasotako Nora ez dakizun hori nobela mamitsua argitaratu du.
Txikia zenean, Edorta Jimenezek Bermeo eta Mundaka lotzen dituen trenbidetik eramaten zuen alaba da Irati. Aitonak eta gainerako preso errepublikarrek egindako trenbide hartan barrena ibiltzen ziren biak, oinez. Izua pasatzen omen zuen alabak, aita lasai zebilen bitartean, batez ere trenak tunelean hartzean. Baina orduan harrizko horman egindako ezkutalekuetan babesten ziren biak, eta aitak besarkatu egiten zuen alaba, ilunpean lurra dardarka mugitzen zen bitartean.
Duela zenbait aste aldizkari batean istorio hori irakurri diodanetik, Nora ez dakizun hori nobelako izakiak, munstroak, banpiroak, likantropoak eta iluntasunarekin lotutako kontuak beste modu batera ulertzen ditut orain. Baina horiek ez ezik, beste pieza asko dituen puzzle ederra da liburua, ertz ugari dituena, heldutasunez egituratu, mamitu eta idatzitakoa. Euskal literaturak azken hilabeteotan eman duen liburu interesgarrienetakoa.
Bibliografia
Malcom X: duintasunaren kolorea (Txalaparta, 2002).
Bat, bi, Manchester (Elkar, 2006). Agustin Zubikarai beka.
Nora ez dakizun hori (Elkar, 2009). Igartza Sarian akzesita.