Irati Elorrieta: Ezkutukoak deskribatzeko ahalegina

Irati Elorrietak (Algorta 1979) ez du nolanahiko aurkezpena izan euskal literaturaren munduan. Elorrietak Gabriel Aresti saria irabazi zuen iaz euskarazko ipuinen atalean. Aurten, berriz, Burbuilak izeneko lehen liburua argitaratu du; narrazioez osatutako eleberria da, Iratik orain arte jorratu duen genero bakarra, alegia. Narratzaile fina da Irati.
Barren-barreneko sentimenduak, ezkutukoenak, deskribatzeko ahalegina da lehen liburu hau, eta beharbada, azken urteetako bizipenak islatu beharra dago lan honen oinarrian. Mamiari dagokionez, garrantzitsua da Berlin hiriaren presentzia; hango kaleak, giroa, biztanleak, hango dekadentzia ukitua... horiek denak bizi-bizi agertzen zaizkigu liburuko kontakizun laburretan. Ez alferrik, Elorrietak urte batzuk eman ditu Alemaniako hiriburuan, eta Berlin liburuko beste protagonista bat bihurtu da. Zinema eta komikigintza ere aipa daitezke Iratiren inspirazio iturri nagusien artean.
Agian, deserria da istorioen ardatz nagusia. Deserria, goza edo paira daiteken zerbait bezala. Deserria, hausnarketen bidez. Hala, pertsonaiek hainbat errealitate bizi dituzte, baina deserriak lotzen ditu horiek guztiak: egoera bakoitzak izan ditzakeen abantaila eta desabantailak, gabeziak, herrimina, askatasuna, bakardadea, anonimotasuna Zenbait pasartek autobiografia kutsu nabarmena dute, eta seguru asko, hor dago liburuak transmititzen indarraren epizentroa.
Bibliografia
Ipuinak: Post H. Pop
Narrazioa: Burbuilak (Alberdania, 2008).