Irati Astondoa: "Gorbeiako gurutzean egingo nuke larrutan"

Irati Astondoa: "Gorbeiako gurutzean egingo nuke larrutan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irati-astondoa-quotgorbeiako-gurutzean-egingo-nuke-larrutanquot/@@download/image/sexu_elkar_irat_1435309349.jpg
2015/07/13
elkarrizketa
Irati Astondoa (1991, Zeanuri) herri kiroletan trebatutako gaztea da. Alatzne
Etxaburuarekin batera emakumeen artean egin den lehen apustuko protagonista
izan da. Segarekin eta aizkorarekin bikain moldatzen da; maitasun kontuetan
ere moztea izango ote du espezialitate?


Zerk limurtzen du Irati Astondoa?
Nire mutilarekin mendira joateak edota herri kiroletan entrenatzen naizenean elkar trukatzen ditugun begiradek; gure konplizitateak.

Herri kiroletako andrazkoen lehen apustuan parte hartu duzu. Ohean ere apustuzale?
Ez, apustuan lor dezakezun edo ez jokatzen da. Ohean ezta horrelakorik gertatzen, nahi izanez gero, lor baitezakezu.

Konkistatzea atsegin duzu edo konkistatu zaitzaten nahiago?
Konkistatzea gustatzen zait gehiago, ezinezko dena lortzea itzela delako. Bidean oztopoak badira, zer esanik ez!

Nola lehiatzen zara garaipena lortzeko?
Plazan zein tabernan berdin jokatzen dut; nire pauso txiki eta okerren bidez garaipenera hurbiltzen saiatzen naiz.

Nola hasiko zenuke gau bero perfektua?
Afari ona, butanito bat eta gero gerokoak!

Irabazi edo galdu. Zer da garrantzitsuago?
Biak dira oso garrantzitsuak, baina hasieran hobeto da galtzea, irabazten duzunean zer lortu duzun baloratzeko.

Ohean ohetik kanpo bezain kementsua al zara?
Saiatzen naiz barruan zein kanpoan libre izaten, ni naizen bezalakoa. Nire estiloa, nire erara.

Kalabazarik eman duzu inoiz?
Kar, kar, kar. Eman bai, baina hartu ere bai. Uste dut denok hartu eta eman ditugula, eta parrandan gaudenean zer esanik ez!

Eta zein izan da segatzeko, alegia, mozteko metodoa?
Hitz egin gabe aurpegiarekin azaltzen ditut gauzak: ezpainak gora eta begiak alboratzen ditudanean nahiko argi ulertzen zait.

Non egingo zenuke larrutan?
Gorbeiako gurutzean.

Lehian ez zabiltzanean aizkorakadak ematen dituenetakoa zara?
Bai, batzuetan bai. Ez naiz pertsona desatsegina, baina zerbait gustatzen ez zaidanean aizkorakada batzuk eskapatzen zaizkit.

Nolakoa zara distantzia motzetan?

Esango nuke oso zabala naizela eta leku guztietan egoten dakidala. Konfidantza hartu eta ematea gustatzen zait, eta beti brometan ibiltzea. Oso aurkari gutxi ditudala uste dut daukadan lagun bakoitzak berea ematen baitit.