Irango emakumeak futbolean

Irango emakumeak futbolean Beheko argazkian zerbaitek zure arreta deitzen du? Begiratu bi aldiz! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irango-emakumeak-futbolean/@@download/image/59b03794dda4c8100d8b4567.jpg
2018/06/22
berria
Beheko argazkian zerbaitek zure arreta deitzen du? Begiratu bi aldiz!
Irango emakumeak futbolean

Irango emakumeek Munduko Futbol Txapelketan estadioan sartu eta gizonekin batera animatzeko baimena izan dute aurten. Halako zerbait gertatzen den lehen aldia izan da azken 39 urteetan; 1979ko iraultzaz geroztik, emakumeek debekatuta izan dute Teherango Azadi estadioa zapaltzea.

 

 

Ultra kontserbadoreek, dena den, ez zizkieten gauzak erraztu; azken unera arte saiatu ziren erabakia blokeatzen. Azkenik lortu zuten sartzea, eta behin barruan, gizon eta emakumeek normaltasunez gozatu zuten partiduaz. Futbol zale amorratuak dira Irango emakume asko eta urtetan saiatu dira estadioan sartzen, gizonez mozorroturik. Horietako asko atxilotuta amaitu dute.