IRAKATCHING GAZTE bakarrizketa

IRAKATCHING GAZTE bakarrizketa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/19
berria
IRAKATCHING GAZTE bakarrizketa
Apirilaren 22an (ostirala) 22:30etan, Irakatching Gazte bakarrizketa eskainiko du Urretxu-Zumarragan bizi den Macrea Clarke irakasle irlandarrak Bergarako gaztetxean. Ekimen honen helburua 'tximeleta azala' gaixotasunaren ikerketarako dirua biltzea da.

Irakatching proiektua ikuskizun elebiduna da. Ekimen honen helburu nagusia epidermolysis bullosa (tximeleta azala) gaixotasunaren ikerketarako dirua biltzea da.

Macrea Clarke, Urretxu-Zumarragan bizi den irlandarra da eta, bere ibilbide artistikoaren ildoari jarraiki, astelehenak gorroto dituen irakasle zorrotzaren paperetik eskainiko ditu bere euskara-ingelesa elebitasunean oinarritutako umorezko hizkuntza klaseak.

Proiektu berri honen asmo nagusia, herrietako proiektu ezberdinen laguntza bilduz, uda honetan Euskal Herrian zehar bira bat egitea da epidermolysis bullosa gaitzaren aurkako ikerketa eta tratamenduen garapenaren beharra azpimarratuz

Saioak 45 minutuko iraupena izango du.