Irakaskuntza sarean

Irakaskuntza sarean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irakaskuntza-sarean/@@download/image/72p40_1364910186.jpg
2007/03/02
erreportajea
Gaztezulo
Irakaskuntza sarean
Askotan aipatu dugu Internet komunikatzeko, jolasteko, jendea ezagutzeko, parte hartzeko, informatzeko tresna dela, baina Internet irakaskuntzarako tresna ere bada. Unibertsitate eta eskola askok webguneak dituzte, eta zenbait material Interneten jartzen dute. Horrez gain, Interneten informazio, ariketa eta ikastaro bereziak topa daitezke. Webgune horiek ezagutu eta zertarako balio duten ikusiko dugu.                    

Unibertsitateak sarean
Euskal Herriko Unibertsitatea: http://www.ehu.es/eu/
Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitate publikoaren webgunea da. Eskaintzen dituzten ikasketak, azken berriak eta notak ikusteko aukera ematen du. Ia guztia euskaraz badago.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa:
www.unavarra.es/euskara
Nafarroako unibertsitate publikoaren webgunean eskaintzen dituzten ikasketei buruzko nahiko informazio dago. Baina, webguneko zenbait atal ez daude euskaraz.

Bordeleko Unibertsitatea:
www.u-bordeaux1.fr/
Ipar Euskal Herrian ere eskaintzen ditu eskolak Bordeleko Unibertsitateak, eta hau webgune ofiziala da. Euskaraz ez du inongo informaziorik ematen; ingelesez eta arabieraz, ordea, bai.

Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea:
www.univ-pau.fr/live/
Webgune txukuna du unibertsitate honek, eta informazio asko ematen du eskaintzen dituzten ikasketen inguruan. Baina, euskarazko bertsiorik ez da inondik ageri.

Mondragon Unibertsitatea:
www.mondragon.edu/
MCC kooperatibak sortutako unibertsitatea. Webgunea sinplea da, eta informazio asko ematen du. Atal guztiak euskaraz badaude.

Deustuko Unibertsitate:
www.deusto.es/
Deustuko  Unibertsitateko webguneak informazio asko eskaintzen du eta ikasle izango direnentzako, ikasle direnentzako eta ikasle izan direnentzako zenbait atal interesgarri eskaintzen ditu. Euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko bertsioak ditu.

Nafarroako Unibertsitatea:
www.unav.es/
Opus Deik sortutako unibertsitatearen webgunean unibertsitate horren inguruko informazioa aurki daiteke. Orrialde nagusian berriek hartzen dute leku garrantzitsua. Ez du euskarazko bertsiorik; ingelesezkoa, aldiz, bai.

Udako Euskal Unibertsitatea:
www.ueu.org/
UEUren helburu nagusia euskara eta unibertsitatea elkarrengana hurbiltzea da, eta ildo honetatik, Euskal Herri osoko unibertsitatea sortzeko eragilea izatea. Oso interesgarriak dira bere udarako ikastaroak, eta Internet bidezko on line ikastaroak.

Beste gune interesgarri batzuk

Google Scholar: http://scholar.google.com/
Hezkuntzarekin lotutako edukiak topatzeko Googlek sortutako bilatzaile interesgarria.

Wikipedia:
www.wikipedia.org
Wikipedia mundu osoko milaka boluntariok sortutako entziklopedia askea da. Bertan era guztietako informazioa topa daiteke, munduko hizkuntza askotan, baita euskaraz ere.

Hiztegiak: 
http://euskaljakintza.blogsome.com/HIZTEGIAK/
Ordiziako jakintza eskolaren blog honetan euskara eta beste zenbait hizkuntzen arteko itzulpenak eta informazioa topatzeko hiztegi zerrenda dago.

Unibertsitatea.net:
www.unibertsitatea.net/
UEUk sortutako atari honetan unibertsitateari buruzko informazio asko topa daiteke. Ikasi nahi dituzun ikasketak non egin, ikasleek eta unibertsitate inguruko zenbait pertsonak egindako blogak eta ikasteko materiala daude.

Ikasle Abertzaleak:
www.ikasleabertzaleak.org/
Ikasleen eskubideen eta euskarazko irakaskuntza baten alde egiten du ikasle antolakunde honek, eta webgunean bere planteamenduak ageri dira. Egindako kanpainei buruzko informazioa ere topa daiteke.

Euskal Herriak Bere Eskola:
http://www.euskaleskola.org
Euskal Herriak Bere Eskola Euskal Herri osoko ikasle, irakasle, guraso eta hezkuntzarekin arduraturik dauden herritarrek osatzen dute. Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioa eskuratzeak elkartzen ditu.