Iraileko zenbakia, ostiralean kioskoan

Iraileko zenbakia, ostiralean kioskoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iraileko-zenbakia-ostiralean-kioskoan/@@download/image/20108301523110_gaztezulo_eunate_agirre.jpg
2012/12/13
berria
Iraileko zenbakia, ostiralean kioskoan
Eunate Agirre Sopelako bodyboarderra elkarrizketatu dugu. Munduko Txapeldun izan nahi du Agirrek, joan den urtean txapeldunordea izan eta gero. Macaco musikariak ere hitz egin du GAZTEZULOrekin; Azpeitin eta Gasteizen abestu ondoren, irailean Bermeon izango da eta urrian, Donostian.

Iruditan atalean, Sigfrido Koch Arruti argazkilari zenari eskainitako erakusketa -Donostiako Kutxa Boulevarden zabalduko dute irailaren 10ean- irakurri ahal izango duzu. Bestalde, Iosu Larrarte modelo eta arraunlariak -Jose Luis Kortaren aginduetara dabil Kaikun-, sexu elkarrizketan bere burua biluztu du.