Iraileko aldapa apur bat alaituko dizuten 10 euskal abesti

Iraileko aldapa apur bat alaituko dizuten 10 euskal abesti Orain dela gutxi zoriontsu sentiarazten gaituzten 10 abestiren zerrenda argitaratu du Jacob Jolij doktoreak, neurozientzia ikertzaileak, irizpide zientifiko batzuk erabiliz. Guk, iraileko aldapa arintzeko, euska abestiekin gure zerrenda propioa osatu dugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iraileko-aldapa-apur-bat-alaituko-dizuten-10-euskal-abesti/@@download/image/resized-boy-2844558_1920.jpg
2020/09/01
Orain dela gutxi zoriontsu sentiarazten gaituzten 10 abestiren zerrenda argitaratu du Jacob Jolij doktoreak, neurozientzia ikertzaileak, irizpide zientifiko batzuk erabiliz. Guk, iraileko aldapa arintzeko, euska abestiekin gure zerrenda propioa osatu dugu.
Iraileko aldapa apur bat alaituko dizuten 10 euskal abesti
Jacob Jolij ikertzaileak osatutako zerreda horretako abestiek frogatu dute eragin positiboa dutela gure garunean, zoriontsuago sentiaraziz entzulea. Jolij-ek formula bat asmatu du neurtzen duena zenbateko ahalmena duen melodia batek ongi sentiarazteko. Irizpide ezberdinak ebaluatu ditu: tenpoa (150 BPM gutxienez), letraren baikortasuna, eta zein klabetan grabatua izan den. Honekin 10 abestiko playlist hau osatu du: 
 
1. Don't Stop Me Now (Queen)
2. Dancing Queen (Abba)
3. Good Vibrations (The Beach Boys)
4. Uptown Girl (Billie Joel)
5. Eye of the Tiger (Survivor)
6. I'm a Believer (The Monkeys)
7. Girls Just Wanna Have Fun (Cyndi Lauper)
8. Livin' on a Prayer (Jon Bon Jovi)
9. I Will Survive (Gloria Gaynor)
10. Walking on Sunshine (Katrina & The Waves)
 
Guk ez dugu inongo irizpide zintifikorik kontuan hartu, baina gure euskal zerrenda osatu nahi izan dugu irribarre bat ateratzen diguten hamar euskal abesti aukeratuz eta honela irailari umoe apur batekin hasiera emateko: 
 
1. Nirekin (Gozategi)
2. Musturrek sartunde (Gatibu)
3. Aldapan gora (Huntza)
4. Zeinen ederra izango den (Zetak)
5. Txanpon Baten Truke (Alaitz eta Maider)
6. Kupela (Epelde eta Larrañaga)
7. Furra furra (Oskorri)
8. Arratsalde honetan (Sorotan Bele)
9. Horrelako (The Uski’s)
10. Beste zera hori (Peiremans+)
 
Eta zuk zein abesti aukeratuko zenituzke honelako zerrenda bat osatzeko?