Irailaren 7tik 9ra izango da Black & Basque jaialdia Baionan

Irailaren 7tik 9ra izango da Black & Basque jaialdia Baionan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irailaren-7tik-9ra-izango-da-black-amp-basque-jaialdia-baionan/@@download/image/20127234126black_basque_azala.jpg
2012/12/13
berria
Irailaren 7tik 9ra izango da Black & Basque jaialdia Baionan
Pasa den urtean antolatu zuten lehen aldiz Black & Basque jaialdia eta aurten martxan da bigarren edizioa. Irailaren 7tik 9ra bitarte euskal eta afro-amerikar kulturak uztartuko dituzte, bertze behin, Baionan.

I Have a Dream irratiaren sortzaileak, Jules Edouard Moustic humoristak sustatu zuen, hain zuzen ere, Black & Basque festibala lehendabizikoz, haurtzarotik miretsitako bi kulturekin, euskalduna eta afroamerikarra, egitasmo hau sortuaz.
Jaialdiaren lehen edizioan parte hartu zuten hainbat artista izango dira aurten ere ikusgai, Angelique Kidjo kasu. Tximi Txama haur abesbatzaren ospakizunen irekiera ekitaldia bere esku egonen da aurtengo edizioan.
DJ RKK, DJ Rapsode eta J.E. Mousticek, adibidez, Zaharren dantzaldia animatuko dute eta Akhenaton Rap kantaria I Am taldearen babesarekin izango da aurtengoan. Horietaz haratago, gainera, Clorine Free, Nicolas Repac, Gasteiz Bing Bang txaranga, Sandra Nkak eta Oreka TX nagusituko dira, irailaren 7tik 9ra Baionan.
Musikaz haratago ere zinema, literatura, argazkilaritza eta bertze hainbertze ekitaldi izango dira hiru egunetan Baionan, aniztasun kulturala goraipatuta belaunaldi guztiak elkartzeko xedea duen Black & Basque Jaialdian. Egitaraua osorik ikusgai da festibalaren webgunean.