Irailaren 5etik 9ra izango da Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia

Irailaren 5etik 9ra izango da Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irailaren-5etik-9ra-izango-da-getxoko-nazioarteko-folk-jaialdia/@@download/image/20128314230getxofol.jpg
2012/12/13
berria
Irailaren 5etik 9ra izango da Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia
Dagoeneko dena prest da Folk Getxo BBK 2012, Getxoko XXVIII. Nazioarteko Folk Jaialdirako. Guztira 12 kontzertu izango dira Getxoko Areetako Geltokia plazan nagusiak eta bertako aparkalekuan goiz eta arratsaldeetako saioak.


Irailaren 5ean hasiko da Getxon Folk BBK 2012 ekimenaren XXVIII. edizioa eta irailaren 9ra bitarte zer ikusi eta entzun izango da. Egun nagusia larunbata –irailak 8– bada ere, bost egunez egitarau oparoa abian jarri dute antolatzaileek.
Besteen artean, Mikel Urdangarin, Cristina Pato gaitajotzaileak eta Xabier Leteren omenezko kontzertuak tartea edukiko dute Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdian baina nazioarteko musikak ere tartea edukiko du programazioan. Senegalgo Cheikh Lo, eta Boliviako Suyana musikariak azpimarratu daitezke, besteen artean.
Ekimen nagusietaz haratago, goiz eta arratsaldez ere egitarau zabala izango da ikusgai Areetako Geldtokia plazako aparkalekuan, doan, eta gune solidarioak berriro ere tartea edukiko du Getxoko musika jaialdian. Irailaren 6tik 9ra Areetako Geltokia plazan izango da, goizeko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeetan berriz 18:00etatik 22:00etara. Hainbat euskal GKeren elkarlanari esker gune honek elkartasuna sustatzea du jomuga.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, BBKren kutxazainetan, 944 310 310 telefono zenbakian, BBK.es webgunean eta Algortako Kultur Etxean, besteak beste. Prezio berezia izango dute Gazte Txartela dutenek, erreitratuek, BBKren Gorriaz edo Getxo Pass txartela aurkezten dutenek.

Egitaraua:


Saio nagusiak, 7/10 euro, Areetako Geltokia plazan:
  • Irailak 6, osteguna, 21:00etan:
    Mikel Urdangarin + Crisitna Pato (Galizia)
  • Irailak 7, ostirala, 21:00etan:
    Kila (Irlanda)
  • Irailak 8, larunbata, 21:00etan:
    Cheikh Lo (Senegal)
  • Irailak 9, igandea, 20:00etan:
    Sortuko dira besteak: Xabier Lete Gogoan
    Partaideak: Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Arantza Irazusta, Petti, Pier Paul Berzaitz, Amets Arzaillus
Arratsaldeko saioak, sarrera doan, Areetako Geldokia plazako aparkalekuan:
  • Irailak 5, asteazkena, 19:00etan:
    Aba Taano (Uganda)
  • Irailak 6, osteguna, 19:00etan:
    Ganbara (Euskadi)
  • Irailak 7, ostirala, 19:00etan:
    Olga y Los MInistriles (Aragoi)
  • Irailak 8, larunbata, 19:00etan:
    Mayalde (Gaztela eta Leon)
  • Irailak 9, igandea, 20:00etan:
    Milo Ke Mandarini (Toledo)
'Munduko Terraza' saioak, sarrera doan, Areetako Geltokia plazako aparkalekuan
  • Irailak 7, ostirala, 23:00etan:
    Streetwings (Madril)
  • Irailak 8, larunbata, 23:00etan:
    Maui y Los Sirénidos (Granada)
Goizeko saioak, sarrera doan, Areetako Geltokia plazako aparkalekuan
  • Irailak 8, larunbata, 12:30etan:
    Haurrentzako perkusio tialerra. Irakaslea; Mustapha Agharban (Maroko)
  • Irailak 11, asteartea, 12:30etan
    Suyana (Bolivia)