Irailaren 18an egingo dute Glisseguna Angelun

Euskarak eta kirolak hitzordua dute hamaikagarrenez Angelun. Aurreko urtean bezala, aurten ere, Glisseguna, Euskal Herriko skate, surf eta patinaje jaialdirik aipagarriena antolatu du Seaskak, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak.
Hamarkada bat pasa da dagoeneko, Seaskak euskarak iparraldean bizi zuen egoeraren emaitza larria aldarrikatu zuen inkesta aztertu zuenetik, eta hamaikagarrenez antolatu dute Glisseguna Angelun.
Euskara sustatzeko modurik egokiena, gazteentzat ekitaldirik erakargarrienaren aitzakiarekin euskara lotzea zela pentsatu zuten Angeluko jaialdiaren antolatzaileek. Surfak azken urteetan izan duen gorakada ikusita, ekitaldirik interesgarriena surfa, skatea eta patinajea euskararekin elkartzea ikusi zuten.
Aurten, irailaren hirugarren asteburuan izango da Glisseguna. Goizeko hamarretan hasiko dira ekitaldiak eta ilundu arte hamaika ikuskizun, ikastaro eta ekintza izango dira. Gaztetxoenek ere tartea edukiko dute jaialdian eta hip hop-ak, afrikar erritmoak eta euskal doinuak Angelu apainduko dute egun guztian zehar.