Iraila bitarte 'Live Music Experience' ekimena ikusgai da Bilboko Alondigan

Iraila bitarte 'Live Music Experience' ekimena ikusgai da Bilboko Alondigan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iraila-bitarte-live-music-experience-ekimena-ikusgai-da-bilboko-alondigan/@@download/image/20126113303alondiga_azala.jpg
2012/12/13
berria
Pasa den ostegunetik –ekainak 7– irailaren hasiera bitarte zabalik da Bilboko Alondegian 'Live Music Experience' musika erakusketa. Hiru hilabetetan zehar hamaika kontzertu, hitzaldi, ikastaro eta mahai-inguru ikusi ahal izango dira bertan.


Black Crowes, Led Zeppelin, AC/DC eta antzeko taldeen erakusketa ikusgai da dagoeneko Bilboko Alondegian, rockarekin lotura estua duten elementu ugari ikusi ahal izango dira bertan. Ardatza Gay Mercader kontzertuen antolakuntza du eta kontzertuko sarrerak, musika tresnak eta kartelak biltzen ditu, baina 7080, 90 hamarkadetako eta XXI. mendeko lehen hamarkadako musikarien lau eremu gehiago ere badaude, ikuslearen partaidetzarako pentsatuak.
Erakustaldiaz aparte, kontzertuak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta ikastaroak ere izango dira hilabete hauetan zehar. Pasa den astean Gernikako Audience taldearen emanaldia nagusitu zen, baina aurrerantzean ere hitzordu interesgarriak prestatu dituzte. Hala nola, uztailarne 12an Russian Red eta uztailaren 13an Eli Paperboy Reed ariko dira, besteen artean.
Hitzaldien artean Roberto Moso eta Gotzon Hermosilla kazetariek zuzenduta, 80ko hamarkadako argazkigintza musikalaren inguruan ariko dira ekainaren 25ean, Marivi Ibarrolaren eskutik, eta ekainaren 28an, berriz, Elena Lopezek Andres Perterok eta Roberto Mosok ere parte hartuko dute Bilbo eta bere musika izeneko hitzaldian.
Azkenik, Alondigan ikusgai dagoen erakusketarekin batera, ikastaroak ere abian dituzte dagoeneko. Ekainaren 18an Practice your music izeneko tailerra egingo dute, besteak beste.