Iraia Oiartzabal: "Modarena sormen handiko esparrua da guztiok berdin jantzita amaitzeko"

Gustuz eginiko jantziak dira bereak, barnealdeko etiketan ‘Iraia Oiartzabal’ jarri arren, soinean daramatzatenen nortasuna iradokitzen dutenak.
Donostiako Amara Zaharrean duen tailerrean hartu gaitu Iraia Oiartzabalek (Pasai Antxo, 1987). Hiru ahizpetan gazteena, zaharrenaren eztei soinekoa neurrira nola egiten zuten ikusitakoan erabaki zuen berak ere moda diseinatzaile izan nahi zuela. Lau urte geroago, ahizpa ertainaren ezkontzako jantzia egin zuen, diseinua, joskintza eta detaile guztiak bere gain hartuz. Eta hain zuzen iniziatiba horrek, helburuak finkatu eta betetze horrek, gidatu du pasaitar gaztearen ibilbidea.
Argazki sesiorako manikiei jantziak aldatu bitartean –uste baino lan zailagoa da!–, neurrira egindako jantzien munduan sartu gara pixkanaka: manikien tamainak, enkarguak, telak… Halako batean, atariko txirrina jo eta eskaileretan gora igo da fluor koloreko teladun paketea dakarren banatzailea. "Gimnasia erritmikoa egiteko elastiko bat eskatu didate", azaldu digu. Izan ere, proposamen gutxi alboratzen ditu Oiartzabalek. Lagin txiki bat ematearren, urtarril amaieran 2014ko Kutxa Kultur Modan bilduma bat aurkeztu zuen, eta azken asteetan Kukai dantza konpainiaren Gelajauziak emanaldirako diseinuak egin ditu, eguneroko bezeroen enkarguak ahaztu gabe. Modelo lanetan jarri dugu lehenik.
Aitortuiguzu egia: kosta egin zaizu argazki sesiorako arropa aukeratzea?
Ez, ez! Lanerako berehala janzten naiz. Gainera, gerrialdea mahaiaren kontra jartzen dudanez, arropa zonalde horretatik hausten zait beti, eta ezin dut oso fin jantzita etorri.
Pentsatu al duzu inoiz zer gertatu izango zen ahizpa zaharrenaren ezkontzako jantzien sorkuntza prozesua hurbiletik jarraitu izan ez bazenu?
Auskalo non nengokeen! Batxilergoa amaitu eta Selektibitate azterketa egin nuenean argi nuen diseinua landu nahi nuela, baina ez nekien zein alor aukeratu. Irungo Kunsthal Diseinu Eskola inguruko onenetakoa denez, haraxe joan nintzen paisaia eta lorategiko elementuak lantzera. Oso gustura egin nuen lehen urtea, denetarik probatu nuelako, baina bigarrenean ohartu nintzen hura ez zela nire etorkizuneko jarduna. Eta hain justu garai hartan ezkondu zen ahizpa zaharrena. Nik asko sinesten dut etorkizunean, eta hura seinale bat izan zela pentsatzen dut –barrez–.
Zure ibilbidea errepasatzeko, hainbat mugarri aipatuko dizkizut eta bakoitzak gogora dakarkizuna esango didazu. Has gaitezen: Bartzelonako Felicidad Duce Goi Mailako Moda eta Diseinu Eskola.
Lana! Kristoren lan pila! Irungo ikasketak amaitu ostean joan nintzen hara. Karrera oso gogorra da, eta mutila hemen nuenez, bi astean behin itzuli ahal izateko han topera egiten nuen lan. Buru-belarri aritzen nintzen, pentsa, lau urtetan soilik bitan irten nintzen lagunekin afaltzera! Ikasgai asko genituen, hiruhileko batetik bestera mantendu egiten zirenak, gainera, eta astero bilduma bat egin behar genuen. Diziplina ikaragarria zen! Eskolaren helburua prêt-à-porter –eramateko prest, alegia, amaituta– jantzi-enpresetan lan egingo duten diseinatzaileak sortzea da, demagun, Zara batean ariko direnak, eta gerora lanpostu horietan izango duten diziplina ezartzen diete ikasleei.
Miguel Elolarekin Bartzelonan egindako praktikak.
Jo... Miguel! –dio hasperen eginez, eta ondoren barrez hasten da–. Zorte ikaragarria izan nuen, irakasle izan nuelako. Donostiakoa da, eta etengabe esaten zidan: "Nola nabari den donostiarra zarela!". Berak dio, eta ni ere gerora ohartu naiz, donostiarrok berezitasunen bat dugula janzterako orduan, ezagutu gabe atzematen zaigula, janzkera asko zaintzen dugulako. Samurtasun handiz tratatu ninduen hasieratik, eta praktikak egiteko garaia heldu zenean tailerrean norbait hartuko ote zuen galdegin nion. Ezetz esan zidan, ez zuela eskola eta tailerra nahasteko asmorik, baina horrenbeste tematu nintzen, halako txapa sartu nion, non berarekin amaitu nuen. Praktikak bukatu ostean ere tailerrera joaten nintzen, eta aitortu beharra dut bertan ikasitakoari esker heldu naizela honaino. Oraindik harreman estua mantentzen dugu, eta zalantza bat dudan bakoitzean deitzen diot.
Karrera amaierako lana.
Euskaldunon joera transgresorea, apurtzailea irudikatu nahi izan nuen bilduma harekin. Jendeak itxitzat gaitu, beharbada gure hizkuntza ez delako ulertzen, kultura ezberdina dugulako, eta gainera, gurearekiko oso jeloskorrak garelako. Baina gainerakoan oso irekiak gara, eta etengabe ari gara gauzak sortzen, modernizatzen. Eta nik tradiziotik modernitaterako jauzia islatu nahi izan nuen euskal jantziekin. Oso identifikatuta sentitu nintzen.
Ikasketak amaitu ostean, etxerako itzulera.
Uff… irrikaz nengoen! –barrez–. Bartzelona asko gustatzen zait, baina oporretarako. Eguneroko erritmoa oso gogorra da, eta ni ordulariaren aurka ibiltzen nintzen. Ez zait metroa gustatzen, eta oinez mugitzen nintzen batetik bestera. Baina distantziak oso luzeak dira, etxetik eskolara 40 minutu nituen, adibidez. Eta eguneroko joan-etorria oinez egiten nuen, denbora neurtuta, presaka bazkaldu… Hemen aldiz, etxetik tailerrera hamabi minutu ditut! Baina han ezin nuen minutu bakar bat ere galdu, eta oso argi nuen itzuli nahi nuela.
Neurrira egin zenuen lehen jantzia.
Larraitzi egin nion eztei soinekoa! Lehena ez baitzen ahizpari eginikoa izan, Bartzelonan ikasten ari nintzela herriko neska bati egindakoa baizik. Oso momentu berezia izan zen, norbaitek nigan konfiantza jartzen zuen lehen aldia zelako, halako egun garrantzitsu baterako, gainera!
2011n tailerra martxan jarri eta marka propioa sortu zenuen. Apustu arriskutsua…
Ez! Niretzako ez! Ez nuen nire etorkizuna bestela imajinatzen, argi nuen ikasketak helburu horrekin egin nituela, eta barrutik ateratako zerbait izanik, erritmo naturala jarraitu nuen. Egia da jende askok komentatu didala, bereziki 23 urterekin sortu nuelako enpresa. Baina etxean babes handia izan dut beti, nigan sinetsi izan dute, eta niretzat aukera bakarra zen.
Eta zergatik neurrira egindako jantziak? Gazteen artean ez da ohikoena.
Jantziek norberaren izaera islatu behar dute, eta modarena sormen handiko esparrua da guztiok berdin jantzita amaitzeko. Neurri batean inkoherentea dela uste dut, diseinatzaile batek sortutako pieza hori moda jakin bat jarraituz aukeratu duen pertsona batek jantziko duelako. Eta nik argi nuen ez nituela jantziak edonola egin nahi, gustura eramango zituen norbaitentzat egingo nituela, esku onetan utziko nituela. Eta era berean, arriskuak murriztuko nituela, jantzia egiten hasten naizen unetik salduta dagoelako. Ez nuen zorretan sartu nahi, nire baliabideekin abiatu nahi nuen, eta dirua lortzeko ETBren Donostiako egoitzako harreran hasi nintzen lanean asteburutan.
Nolakoak dira Iraia Oiartzabalen etiketa daramaten jantziak?
Pertsonalizatuak, esklusiboak, kalitate onekoak eta modaz pasatzen ez direnak, joera jakin bat jarraitzen ez dutelako. Zenbaitetan etortzen zaizkit ospetsuren bati aldizkariren batean ikusi dioten jantzia bezalako zerbait nahi duten bezeroak, tendentzia bat eskatzen didatenak. Baina nire asmoa beti gustura izango dituzten piezak sortzea da, hamar urte igaro arren, berezi sentiaraziko dituztenak, atenporalak. Gainera askoz ekologikoagoa da, urtaro bakoitzean erosten ditugun arropa txarrek zaborrontzian amaitzen dutelako. Eta lehen unean garestiagoa bada ere, etorkizunera begira, ziurrenik diru gutxiago gastatuko duzu. Egia da badagoela urtero armairua berritu nahi duen jendea eta joerak asko jarraitzen dituena. Baina hori ez da nire bezeroa, ni filosofia hori aldatzearen aldekoa naiz.
Janzkera nortasunaren isla da, beraz.
Argi eta garbi. Eta uste dut jendea horretaz konturatzen hasia dela, aspertu egin direla denak berdin jantzita joateaz. Adibiderik garbiena, bigarren eskuko dendak: orain arte historiadun piezak aurkitzen ziren; joan den astean, baina, tailerraren parean dudanera joan nintzen eta Zara etxeko arropak topatu nituen pertxeroetan. Pena handia eman zidan! Beste inon aurkitu ezin ziren xarmadun arropak jantzi arrunt bilakatu dira. Eta azken aldian etortzen diren bezero askok beste inon aurki ezin diren jantziak nahi dituzte, baita gazteek ere. Badakit ekonomikoki ez dela erraza neurrira egindako janzki bat izatea, beraz, ni ere haien egoerara moldatzen naiz; gastatu dezaketen diru kopurua zehaztu, eta diseinua horretara egokitzen dut.
Estilo propioa sortzea posible al da egun?
Noski baietz! Diotenez, XXI. mendean modari ekarpenen bat egin dion diseinatzaile bakarra Alexander McQueen (Londres, 1969-2010) da, eta bere buruaz beste egin zuenetik umezurtz gaude zentzu horretan; baina hala ere, ekarpenik egin ez arren, diseinatzaile bakoitzak bere estiloa du, ukitu berezia. Ez da berdina Dolce&Gabbana etxeko zerbait erostea ala Armaniren zerbait. Jantzia ikuste hutsarekin badakizu norena den, eta hori estiloa da.
Goi mailako joskintza moda ibiltokiekin lotzen dugu, baina jatorriz, ez du horrekin zerikusirik, ezta?
Ez, ez… Eta ni beldur hori kentzen ahalegintzen naiz. Goi mailako joskintza kaleetan dago, neurrira egindako arropa ona baita goi mailako joskintza. Garai batean jostunak ziren moda markatzen zutenak, eta jende guztiak neurrira egiten zuen arropa. Prêt-à-porter deritzona, alegia, patroi jakinak jarraituz egindako arropa, 50eko hamarkadan heldu zen, eta jendeak josten ikasi zuen. Zenbait galeria beren bilduma txikiak saltzen hasi ziren, eta jostunen modeloak denen eskura jarri ziren. Herritarrek aberats izatera jolasten zuten orduan. Eta jarrera horrek egungo arropa etxe itzelak izan ditu ondorio. Horregatik, goi mailako joskintza eskuraezintzat dugu orain, baina oinarrizko kontzeptua ez da aldatu: neurrira egindako kalitatezko jantziak. Mitoa deuseztu behar dugu.
Zure kasuan, sorkuntzara bideratzen zaituen arrazoia ezberdina izanik, diseinua lantzeko modua ere ezberdina izango da...
Bai, noski, eta gainera, diseinuaren jabe izango denaren parte hartzea ezinbestekoa iruditzen zait, bere nortasuna askoz hobeto islatuko duelako jantziak. Prozesua nik hasten dut, eta jarraibideak jarri, baina haiek ere parte hartzen dute, iritzia emanez eta eskua pixka bat sartuz. Ez gehiegi ere, batzuetan egin ezin diren gauzak eskatzen dizkidatelako!
Eta nork jo ohi du zure tailerreko txirrina?
Denetariko jendea etortzen da, egin nahi duenaren arabera. Eguneroko arropa egitera datozenak 70 urtetik gorako auzoko emakumeak izan ohi dira, etxetik hurbil duten jostunarengana jotzen dutenak. Ezkontzetarako jantziak egitera, aldiz, gazteak eta ez horren gazteak etortzen dira, eta ezkongaiez gain, amabitxiak, senideak, lagunak… baita haurrak ere! Bereziki ospakizun berezi batekin loturiko arropa egitera.
Eta zuk, zein arropa janzten duzu egunerokoan?
Denetarik. Egunaren eta animoaren arabera. Denbora badut nik neuk egiten dut niretzako arropa, baina oso zaila da! Besteentzako piezak kanpotik ikusten ditut, perspektibarekin. Kasu gehienetan, gainera, pertsona hori ez dut askorik ezagutzen eta azaleko ideiarekin geratzen naiz. Baina ni aspertuta nago nire buruaz! Horregatik, beste norbaiti eskatzen diot laguntza iritzia eman diezadan.
Arropa etxe handietara joaten zara?
Ez, merkataritza txikiaren aldekoa naiz. Ez ditut munstro horiek zapaldu ere egiten.
Zein jantzi ez da falta zure armairuan?
Beroki on bat.
Eta aldiz, ez duzu sekula jantziko…
–Isiltasuna, pentsakor– …
Arestian heldu den paketeko fluor kolorea, akaso?
Hori ziur! Kolore hortera horiek ez ditut gustuko.
Zurea ez da ibiltokiko arropa, baina hainbatetan izan dira zure sorkuntzak ikusgai bertan. Zein helbururekin?
Ekimen askotan parte hartu dut, Donostia aldean bereziki ugari egiten direlako, eta helburua nire marka ezagutaraztea izan da. Azken finean, diseinatzaileon erakusleiho bakarra ibiltokiak dira, Sareko argazkietan ezaugarri asko galtzen direlako. Baina, bestetik, ibiltokiko arropak deigarriak dira, eta kalean ez dute lekurik, jendeak ez duelako bere burua halakoekin ikusten. Ondorioz, erakusten duzuna ez da egiten duzunaren isla gardena, eta kontraesan horrek ekitaldiak oso ongi aukeratzera eraman nau.
Zein da ba ibiltokien funtsa?
Diseinatzaileen gaitasunak erakustea. Modan probak egiten dira etengabe, materialekin, bolumenekin, formekin… eta diseinu berri bat lortutakoan, satisfazio pertsonala eskuratzen dute diseinatzaileek. "Ni honaino heltzen naiz, eta hortik behera edozer egin diezazuket", adierazi nahi dute.
Eta zuk, ze diseinatzaile miresten duzu?
Zendu zen Alexander McQueen, benetako artista izateaz gain, gizon umila zelako. Egungo diseinatzaile gehienak ez dira halakoak, harrotasun puntu bat dute. Eta bestetik, Maison Martin Margiela diseinatzaile belgikarra. Patroia eraldatu eta tranpa sortzen ditu, hiru lepoko jakak, esaterako, edota mauka faltsuak. Gauza dibertigarriak dira bereak, modaren handitasun kutsua deuseztatzen dutenak. Eta niri hori asko gustatzen zait, oro har testuingurutik irteten diren diseinatzaileak atsegin ditudalako.
Zure apustua, aldiz, garai bateko joskintzara itzultzea izan da. Modaren industria friboloegia bilakatu delako, agian?
Bai, eta pertsonak bereziki. Jakina da, adibidez, enpresa handiek arropa marka ospetsuetan espioiak dituztela, eta zenbaitetan, marka horiek baino lehenago kaleratzen dituztela ostutako modeloak, goi mailako arropa egitea baitute helburu. Jendeak, gainera, ez daki daukanarekin konformatzen, eta duen hori baino gehiago duela erakutsi nahi du. Baina hori ez da haien errua, modaren industriak dinamika horretara baitaramatza, eta ez dute beste aukerarik. Ni, ordea, ez naiz batere marka zalea, ez zait nire irudia jantzi batean bistara jartzea gustatzen. Zeren marka prezioaren erakusle dela pentsatzen dute askok, maila batekin lotzen dute, eta jokamolde hori ez da sanoa. Garrantzitsuena soinean daramazunarekin gustura sentitzea da, eta ez janzki hori besteei erakustea.
Orduan, marka handien esklabo bihurtu gara?
Bai, hori delako haien helburua. Eta estrategia bat jarraitzen dute hori lortzeko: publizitatea, denden itxura eta arroparen kokapena… Ohartu gabe haien mende jarri gara, baina ez da gure errua, arropa gustatzen zaigulako eta pentsatu gabe etxe horietara jotzen dugulako.
Ba azkenaldian modan jarri dira izen handiko diseinatzaileek arropa etxe ezagunentzako egindako bildumak, hala nola, Karl Lagerfeld edota Isabell Marantek H&M markarentzat egindakoak. Zein iritzi duzu?
Kontu dibertigarria iruditzen zait. Diseinatzaile horientzako jolasa da, errutinatik irteten direlako eta haien ohiko bezero ez direnentzako egiten dutelako lan; eta esango nuke, gainera, planteamendu horrekin onartzen dituztela proiektuak, sarkasmo puntu batekin. Eta era berean, herritarrontzat aukera polita da bestela izango ez genituzkeen diseinatzaileen jantziak lortzeko, beti ere, kalitatea eta emaitza berdinak ez direla jakinik. Nik neuk ere iaz Margielak diseinatutako jantziren bat erosteko aprobetxatu nuen.
Azken hamarkadan modarengan eragin duen faktore garrantzitsuenetakoa Sarea da. Modaren inguruko milaka blog aurki ditzakegu Interneten. Edonor izan al daiteke aditu?
Bai, hala du bere burua jende askok, moda aditutzat. Baina ondoren Zarako arropa janzten dute! Eta uste dut aditu batek gauza ezberdinak bilatzen ahalegindu behar duela, eta ez edonor jantzi daitekeen bezala janzten.
Zarako arropa janztea ez baita moda...
Ez. Nik behintzat ezetz esango nuke. Baina krisia tarteko, jende askok hortxe ikusi du irtenbidea, eta moda-blogek tiroi handia dutenez, berenak sortu dituzte. Blogari onenak erreferente bilakatu dira, eta gazte askok horixe nahi dute, erreferente izan, eta gainera ospetsu, famatu.
Fenomeno kuriosoa da bai, blogariena. Ibiltokietako lehen lerroetan esertzen dira, diseinatzaileen opariak jasotzen dituzte…
Bai, eta gainera diseinatzaileek oso ongi zaintzen dituzte blogetan kritika onak jasotzeko. Guztia nahasita dago! Horregatik egiten ditut bezeroentzako jantziak, mundu horretatik urrun, arriskutsuegia delako. Gauzak oso argi izan behar dituzu, bestela, zer nahi duzun, nor zaren, jendea zergatik hurbiltzen zaizun… ez badakizu, erotu egingo zara. Eta kritikak jasotzeko prest egon behar duzu, ez soilik txarrak, baita onak ere. Ezin duzu norbaitek zure lana gustatzen zaiola esan dizulako poztu, egindakoa zuri gustatu zaizulako baizik. Hotza behar duzu izan, eta ni ez nago horretarako prest. Jende inuzenteak ez du lekurik mundu horretan.
Gatozen ba gure mundura. Euskal diseinatzaileek ba al dute ezaugarri komunik?
Esango nuke, oro har, oso apurtzaileak garela. Ideia ezberdinak aurkezten ditugu, eta normalean horiekin asmatu egiten dugu; forma aldetik apustu arriskutsuak egin arren koloreak ez dira horren deigarriak izaten, eta gure jantziak ikusteko errazak dira, ongi pentsatutako piezak.
Eta zu, zure ibilbide profesionaleko zein puntutan zaudela esango zenuke?
Hiru urte egingo ditut Donostian tailerra zabaldu nuenetik… beraz, hasieran nago oraindik! –barrez–. Ez naiz geldirik egon, eta gogorra izan da, baina hala jarraituko dut, asko baitut oraindik egiteko.
Liburu bat: El tiempo entre costuras (Maria Dueñas, 2009).
Oporretara, nora? Hondartzara, berdin zait nora, baina hondartzara.
Eta jateko eta edateko? Produktu ekologikoak eta ura.
Ez duzu inoiz ahaztuko… Nire profesioari loturiko momentu asko.
Amets bat: Proiektu honek aurrera jarraitzea.

Iraiaren kuttunak