Iraganeko sendagaia

Iraganeko sendagaia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iraganeko-sendagaia/@@download/image/mundua_pisa_1359471068.jpg
2013/02/04
berria
Pisako Unibertsitateko ikerlari talde batek duela 2.000 urte erromatarrek erabiltzen zituzten sendagaien lagin bat aurkitu du Toskanako itsasertzean hondoratuta dagoen Pozzino ontzian. Lata baten barruan ongi gordeta, animalia eta landare gantzak, pinu erretxina eta zink konposatudun material hauskorra topatu dituzte, ustez, begiko infekzioak sendatzeko erabiltzen zena.

K.a. 140. urtean irten zen Greziatik Pozzino merkataritza ontzia, eta 1974an aurkitu zuten, urpean. Ikerlariak harrituta daude pilulak zein ongi kontserbatu diren ikusita, eta medikuntzaren jatorriaz gehiago jakiteko balioko duela uste dute.