Ipurtargi harrapariak

Ipurtargi harrapariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipurtargi-harrapariak/@@download/image/42p43-3.jpg
2012/12/13
berria
Ipurtargi harrapariak
Photuris versicolor izeneko ipurtargi emeak oso azkarrak dira. Photinus ignitus espezieko arrak erakartzen dituzte argien bitartez, eta ehizatu eta jan egiten dituzte. Baina, haien argi-kodea erabili beharrean, beste ipurtargi espezie batzuena erabiltzen dute, Photinus ignitus-ak nahasteko, alegia. Gainera, ar hauek pozoia dute eta eme harrapariek jaten dituztenean, inmune bihurtzen dira. Azkarrak, ezta?