Ipurdiarekin margotzeagatik kaleratua

AEBetako Moncanan herriko ikastetxeko arduradunek koadroak ipurdiarekin margotzeagatik kanporatu dute bertako arte irakaslea. Stan Murmerrek bere trebetasuna erakusten zuen bideoa jarri zien ikasleei, eta orduan sortu zen iskanbila. Dena dela, Murmerrek etekina atera dio gertakariari, izan ere, ipurdiarekin margotutako tximeleta eta landareak 500 bat eurotan saltzen ari dira. Koadroak www.buttprintart.com webgunean eskura daitezke.