IPhone berriak balio duenarekin erosi ditzakezun 12 gauza

IPhone berriak balio duenarekin erosi ditzakezun 12 gauza Eutsi gogor; Appleren mugikor berriak 1.659 euro balio ditu! Hona hemen diru horrekin egin ditzakezun beste hainbat gauza! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iphone-berriak-balio-duenarekin-erosi-ditzakezun-12-gauza/@@download/image/1535404873_335703_1535405025_sumario_normal.jpg
2018/09/18
berria
Eutsi gogor; Appleren mugikor berriak 1.659 euro balio ditu! Hona hemen diru horrekin egin ditzakezun beste hainbat gauza!
IPhone berriak balio duenarekin erosi ditzakezun 12 gauza

Irailean gaude, eta urtero bezala, Apple enpresak punta-puntako mugikor berria kaleratu berri du. Oraingoan, Xs, Xs Max eta Xr Iphoneak kaleratu dituzte. Hiru modeloek prezio ezberdinak dituzte, eta garestienak, hau da, Iphone Xs-ak, 1.659 balio ditu! Zer erosi zenezake diru horrekin? Hona hemen hainbat proposamen!

1) Bigarren eskuko kotxea.

2) Netflix kontua datozen 17 urteetarako.

3) Edo Spotify Premium 13 urteetarako.

4) 230 leggin galtza.

5) 19 soldata Bangladesheko Inditex fabrikan.

6) 90 litro vodka.

7) 6.276 platano.

8) 41.000 Lego pieza.

9) 175 kafe Starbucksen, edo nahiago baduzu, ia mila kafe ondoko tabernan.

10) Pisuaren alokairua pare bat hilabetez (zure alokairuaren arabera).

11) Hegazkineko txartel bat bururatzen zaizun lehen tokira.

12) 1.659 hanburgesa.

Eta zuk, zer erosiko zenuke diru horrekin?