Iphone-ak sexistak ote dira?

Iphone-ak sexistak ote dira? Emakume askoren kritikak jaso ditu Appleren telefono berriak, eta ez da marka bakarra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iphone-ak-sexistak-ote-dira/@@download/image/Captura de pantalla 2019-11-27 a las 10.46.00.png
2019/11/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Emakume askoren kritikak jaso ditu Appleren telefono berriak, eta ez da marka bakarra.
Iphone-ak sexistak ote dira?

Hilabete honetan aurkeztu du Applek bere Iphone berria, baina ez da denen gustukoa izan; hain zuzen, asko dira tamainaz kexatu direnak, gehienak emakumeak. Horregatik, Iphone berria sexista dela salatu dute; gizonen eskuen tamainarako diseinaturik dagoela alegia, eta ez emakumeentzat.

Adi datuei; iPhone Xs Max berriaren pantailak 15,75 zentimetroko altuera dauka eta 7,74 zentimetroko zabalera; aldiz, aurrekoak 14,36 zentimetroko altuera zuen, eta ez zen gutxi. Emakumeen eskuen bataz-bestea Erresuma Batuan aldiz 16 zentimetroko altuera du, eta Espainian 17,2 zentimetrokoa. Ikus daitekeenez, emakume gehienen ia esku osoaren tamaina bera dute telefono berriek.

Ez da sexitatzat hartzen den produktu bakarra; bideojokoetako joystick-ekin ere berdina gertatzen da, eta emakume askok haurrentzat diseinatutakoak erabiltzen dituzte erosoagoak zaizkielako. Eta zer esan galtzetako poltsikoez? Emakumeen galtzen poltsikoek ezer gutxi gordetzeko balio izaten dute, eta zer esanik ez egun diseinatzen diren mugikorrak.