Iparraldeko musika taldeak bizirik

Dagoeneko martxan da Iparraldeko Konpilazioak, bertako musika sustatzeko antolatzen duen kontzertu bira. Irailaren 10ean hasi zen eta abenduaren 17an Biarritzen izango da azkena.
Konpilazio berriak, Brane Shake, CEL 3, Plankton, TRIE, Soutg Side, The Flying Sextoys, Blastwave eta Mak Fly taldeen abestiak biltzen ditu eta guztiak entzungai daude dagoeneko, sarean. Egitasmo honek, vinyl konpilazioa sortzeaz haratago, taldeen komunikazio baliabideak sustatzeko jomuga du eta nazioartean musikari ezagunekin batera jotzeko aukera ere ematen die Ipar Euskal Herriko musika taldeei.
Irailaren 10ean izan zen lehen kontzertua, Quimperlén, eta abenduaren 17a bitarte biran egongo dira konpilazioan parte hartu duten 8 taldeak beste batzuekin batera. Horien artean, Surfin Kaosek parte hartuko du, urriaren lehenean Donibane Lohitzunen, Blastwavekin batera, eta besteen artean, Cobra, Luz de Putas eta Lisaboren mailako taldeekin elkarbanatuko dute eszenatokia zortzi partaideek.