'Iparraldea XXI': gazteek egina, gazteentzat

'Iparraldea XXI': gazteek egina, gazteentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iparraldea-xxi-gazteek-egina-gazteentzat/@@download/image/2010348700iparraldea_29.jpg
2012/12/13
berria
'Iparraldea XXI': gazteek egina, gazteentzat
'Iparraldea XXI' titulupeko erreportajea aurkeztu dute.  Besteak beste, Amaren alabak musika taldeak, Amets Arzallus eta Maiana Irigoyen bertsolariek, Mak musika taldeak eta Euskal Herria Zuzenean musika jaialdiko kideek hitza hartu dute eta Ipar Euskal Herriko errealitatea azaldu dute, nork bere ikuspuntutik. Ives Salaberri 'Xala' pilotariak egiten ditu gidari lanak. Gazteek eginikoa da eta gazteei zuzendutakoa. 

Iparraldea eta Hegoaldearen arteko harremana sendotzeko asmoz egin dute lana. Erreportajea 18 minutu irauten du, euskaraz egina da, eta DVD formatuan eta www.iparraldea.info webgunean ikusteko aukera dago.