IOHARATURIC ****

Arraioa! Nire belarriak ez dira bere onera etorri oraindik! Zer demontre da hau? Nolatan dute Naizroxa-koek hainbeste indar? Non erosten dute droga? Bai, harritu egin naute Pasai Donibaneko deabru hauek, harritu egin nau beren trash erasoaldiak, harritu erritmo aldaketa bortitz horiek eta eztarria ezin gehiago urratuz kantatu behar horrek. Dena den, ez da bortizkeriarena bakarrik. Ez, hori baino gehiago da: Naizroxakoek asmatu egiten dute soinuan eta beren musika-tresnak guztiz menperatuz. Eta euskarazko hitzak? Har ezazu diskoa eskuartean, eta hor ikusiko duzu, nola oraindik ideia berriak asma daitezkeen