Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak lortu dute Broad Peak-eko balentria

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak lortu dute Broad Peak-eko balentria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inurrategik-vallejok-eta-zabalzak-lortu-dute-broad-peakeko-balentria/@@download/image/20107198839Vallejo_Zabalza_Inurrategi_I.jpg
2012/12/13
berria
Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak lortu dute Broad Peak-eko balentria
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza euskal mendizaleek lortu dute  Broad Peakeko trilogia burutzea hirugarren gailurrera (8.047 m), nagusira, igota. Iparraldekora (7.550 m) hilaren 9an igo ziren, eta erdikora (8.013 m) lehengo larunbatean. 


Hiru gailurren zeharkaldia Jerzy Kukuczkak eta Wojciech Kurtykak egin zuten lehenengoz 1984an. Orduz geroztik, soilik Japoniako espedizio batek egin du balentria. Hiru euskal mendizaleena, Broad Peak trilogia, hortaz, ez da nolanahiko lorpena. Estilo alpinoan egin dute guztia eta gogorra izan dela aitortu du Iñurrategik. Gorako azken 400 metroak egiteko, adibidez, hamar ordu behar izan dituzte. Erdiko tontorrerako bidea beraiek ireki dute gainera. Orain beheko kanpamenduan daude, merezitako atsedena hartzen.

GAZTEZULO aldizkariaren 10. urteurrenaren harira, Iñurrategik eta Vallejok opari bana eman digute irakurleen artean banatzeko: Iñurrategik sinatutako karbonozko mendi-makila, eta Vallejok sinaturiko kamiseta. Bitakoren bat nahi baduzu, GAZTEZULO sarirako boza eman besterik ez duzu egin behar. Azken 10 urteotako ibilbideari erreparatuta, zein euskal gaztek merezi du zure ustez saria? Bidali zure proposamena gaztezulo@gaztezulo.com helbidera… eta zorte on!